'8 bat edur-jausi kontau ditut'

Bizkaie! 2022-01-07 09:14   Kirola

Edurra dator, antza, egun batzuetarako.

Oinarrizko Kanpamentuan gagoz. Gaua oso gogorra izan da, hotz handia egin dau eta 8 bat edur-jausi kontau ditut. Gainera, badirudi eguraldi txarrak ez dauela atzera egingo, edurra dator, antza, egun batzuetarako. Halan da be, animauta gagoz eta indartsu.

Gogoratu www.alextxikon.com webgunean @racetracker-ari esker nire posizinoa ikusi zeinkiela, baita goruntz egiten dogunean be.

Oinarrizko Kanpamentura bueltetea erabagi egokia izan zan. Gauean eten barik edurra bota eta bota ibili da, 40cm baino gehiago metatu dira eta edur-jausiak be eten bakoak. Datozen hiru egunak ahalik eta ondoen pasetan saiatuko gara. Momentu honetan edurra kentzen gbiz, kanpamentua ahalik eta ondoen ixteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu