Lezamako egoitzeak Basque Teameko kirolariak hartu ditu
2022-01-04 12:06 KirolaOdei Jainaga xabalina jaurtitzailea eta Hamid Ben Daoud maratoilaria dira lehenengoak.
Athletic Clubek akordioa zarratu dau Basque Teamegaz Lezamako harrobi zuri-gorriaren egoitzan Fundazinoaren bekadunak hartzeko. Faduran (Getxo) dagoan Basque Team Zentroak laster hasiko ditu birmoldaketa-lanak eta, beraz, kirolariak aldi baterako birkokatu behar dira. Euskadin kirola garatzeko dauen konpromiso sendoan eta Basque Teameko laguntzaile nagusietako bat dala kontuan hartuta, Athletic Clubek lehen atleta bi hartu ditu dagoeneko: Odei Jainaga xabalina-jaurtitzaile olinpikoa eta Hamid Ben Daoud maratoilaria, Hassan Redad bere entrenatzaileak lagunduta.
Bigarren multzoa urtarrilaren 10ean helduko da eta bost surflari izango dira: Ariane Ochoa, Janire Gonzalez Etxabarri, Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonandia.
Danak dira izarrak, tartan, asfaltoan eta uretan eta segururtik laster helduko dira mundu mailako eta olinpiar autortzak, Unai Simonenak bezelakoak. Tokioko Jokoetan atezainak zidarrezko dominea irabazi eban.
Athletic Club oso sentibera izan da Basque Teamen beharrizanakaz, Lezaman hazten diran beheko mailetako futbolarien beharrizanakaz bateragarriak diran gela eta zerbitzu nahikoak baititu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!