Iraupen-eskiatzaileak ardatz Basque Teameko 'BAT To Beijing' saioaren estreinuan
2022-01-04 08:10 KirolaBost atalak domeka goizetan emongo ditue ETB1eko Helmuga programan.
Asteon estreinauko da Korima Films etxeak egindako Basque Team Fundazinoaren programea, iraupen-eskiatzaileak protagonista dirala, Iraun daian kapituluagaz. Alaia Juaristi eta Peio Añarbe gazteak dira Imanol Rojo tolosarrak erakutsitako bidean lekukoa hartuko daben kirolariak.
Norvegiako kolonia bat orain mende bat inguru finkatu zan Gipuzkoako udalerrian eta ume asko markau dituan eta gaur egun be horretan jarraitzen dauen diziplina bat ekarri eban: Haritz Zunzunegi izan zan Joko batzuetan lehiatu zan lehen tolosarra, Naganon eta Salt Lake Cityn. 2022an. Imanol Rojo izango da hiru hitzordu handitan lehiatuko dan iraupen-eskiko lehen euskalduna: Sotxi (Errusia) 2014, Pyeongchang (Korea) 2018 eta Beijing (Txina) 2022.
Imanol bost urtegaz hasi zan eskietan anaia zaharragaz batera, Iosebagaz eta, gaur egun, alkarregaz jarraitzen dabe; Rojo teknifikazino taldeko arimea da eta ordutik ez ditu eskiak baztertu. Hamaika urte zituala, Uzturre Mendi Alkartearen izenean lehiatzen hasi eta 15 urte bete arte irabazitakoei esker, iraupen-eskiko talde nazionalean sartu zan 2005ean. Jokoetan parte hartu eta azken denporaldi bietan lehen mailako lehiaketetan parte hartu eban, Europako eta Munduko Kopetan.
Alaia Juaristi azpeitiarra eta Peio Añarbe gasteiztarra dira Imanolek orain arte emondako pausoak hurretik jarraitu dituen gazteetako bi. Alaiari eta Peiori familiatik jatorke zaletasuna eta Estatu mailan zein nazinoartean bikain dabiz. Badirudi euskal iraupen-eskiaren jarraipena ziurtatuta dagoala.
Bat To Beijing
Tokioko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan lehiatu diran euskal kirolarien ahalegina islatuko da apirileko lehen asteburutik Euskal Telebistan astero emongo diran erreportajeetan: BAT to Tokio programeak BAT To Rio eta BAT To Pyeongchang saioen txandea hartuko dau.
Erreportajeotan kirolarien amesak, erronkak, pasinoa eta indarra lako gaiak ikusiko doguz; programok personen profil hori dabe ardatz, ikuslea bere burrukan eta helburuetan inplikau edo nahastau daiten.
BAT to Tokio astero emitiduko da pantaila txikian, domekatan, ETB 1eko Helmuga saioaren barruan. Atal bakotxak 10 minutuko erreportajea izango dau eta, beraz, Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak baino hile batzuk lehenago, Japoniako urian lehiatzeko sailkapena lortzeko burrukan ibilitako euskal kirolari asko ezagutzeko aukerea izango dabe ikus-entzuleek.
Akhonmedia etxeak egindako saioak irudi ikusgarriak eskainiko ditu ikus-entzunezko baliabide modernoenak erabiliz.
Basque Team Fundazinoa
2007an sortu eben Eusko Jaurlaritzeak eta Euskal Irrati Telebistak (EiTB). Basque Team-en helburua da euskal kirolari ez-profesionalei baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak emotea (medikuak, teknikoak, psikologikoak, komunikazinokoak, laneratzekoak eta ikasketa-arlokoak), nazinoarteko lehiaketa gorenetan parte hartu eta bikaintasun-emoitzak lortu deiezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!