'Edurra kendu eta kendu ibili gara'

Bizkaie! 2022-01-03 07:45   Kirola

5.400 metrora heldu gara.

Urteko azken egunak ondo ospatuko zenduezan eta geu be edurra kendu eta kendu ibili gara. Iñaki, Cheppal eta hirurok materiala hartu eta nidea zabaltzen ibili arren. 5.400 metrora heldu gara. Mendiak edur asko dago. Gogorra eta arriskutsua izan da. Lan gogorreko egunak ditugu aurretik. Seguru C2rako bideari hasieratik ekin beharko deutsagula, baina lortuko dogu.

Kontuak kontu, 2022. urteari edurretan ekin deutsagu eta aurrera egin geinken ala ez aztertzen be ibili gara, edur-jausiei zelan egin aurre eta horreek danak, arriskuak eta bestelakoak aztertzen Sergio Pérez Hernández izan da gure maisu, instagram.com/elur_equipment/taldeko kideakaz koordinauta. Eta ikusi dogu arriskua 
5/5 dala Europako Edur-Jausien eskalan! Datozen egunotan aurrera egiten saiatuko gara, kontu handiz. Jakina, Elur-egaz eta Sergiogaz koordinauta. 

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu