'Deskantsau eta Katmandutik osatu barik dakardan katarroa ia kentzen dodan...'

Bizkaie! 2021-12-27 08:18   Kirola

'Oinarrizko Kanpamentuan gagoz'.

Hemen gabiz, Oinarrizko kanpamentuko talde guztiagaz puya tradizionala egin ostean (ze ederra izan dan!), Iñaki eta biok glaziarrera igon dogu bidea zabaldu eta behrrezko markak jarteko. Edur asko dago. Beharbada igazko neguan baino gehiago. Oswaldok eta Paulak asko lagundu deuskue. Eskerrik asko! Materiala be igon dogu. 

Bidebatez, Gabon jai zoriontsuak danori Manasluko Oinarrizko Kanpamentutik!
Primeran ospatuko zenduezan. Gu hauts eginda gagoz geratu barik gabizelako beharrean baina oso pozik gagoz. Gaur I. Kanpalekura igon dogu, 5.800 metrora. Banbuagaz markau dogu bidea eta material asko eron dogu bertara. Eneko sukaldean dabil afari berezia preparetan eta seguru afari aparta egingo deuskula. 

Bien bitartean, egunotan Alex eta Iñaki gaur goizean Oinarrizko Kanpamentutik urten eta I. era heldu eta bertan egin dabe lo. Orain edurra urtu beharko dabe zozelako janatekoa preparetako. Egun gogorra izan da baina oso pozik gagoz asko aurreratu dogulako. Sokak eta material asko igon doguz eta, ahal dala, bihar C2an egin gura geunke lo egin. Bertaraino badadago dagoeneko bidea eginda. 

Bagenkian legez,  Oinarrizko Kanpamentura bueltau garaz. Datozen egunotarako eguraldia ez da ona izango… taldearen segurtasuna da garrantzitsuena. Abiapuntuan gagoz barriro. Deskantsau eta Katmandutik osatu barik dakardan katarroa ia kentzen dodan... Alex Txikonek esan deuskunez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu