Bihotz taupaden erritmoa handitu, apneak etorten dira...

Bizkaie! 2021-12-23 08:12   Kirola

Momentuz, danok ondo gagoz.

Altueran emoten dozuzan lehen gauak gogorrak izaten izaten dira gorputza deskonpensau egiten dalako (bihotz taupaden erritmoa handitzen da, apneak etorten dira...). Momentuz, danok ondo gagoz.

Gainera, egiten dauen hotza sekulakoa da! Gaur goizean egin dogun lehen lana izan da dana behar bezela finkatu 100km/orduko haize boladei eusteko. Ondoren, Eki Fundazinoko Nacho eta Angelen laguntzinoari esker instalazino fotovoltaikoa prest dago; hareen laguntza barik ezinezkoa izango litzateke.

Azkenik, komuna be montau dogu eta aurten, gainera, kare bizia be ekarri dogu. Energiaren Euskal Erakundeagaz adostu genduanez, gure helburua da ahalik eta aztarna txikiena ixtea mendian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu