'Oinarrizko Kanpamentuan gagoz'

Bizkaie! 2021-12-22 08:25   Kirola

Oinarrizko Kanpamentua fundamentuzkoa izatea erabagiorra da.

Alex Txikonek ondokoa kontau deusku: Oinarrizko Kanpamentuan gagoz!!! Bihar egun gogorra izango dogu, lan handikoa, izan be, esperientziak erakutsi deusku oso garrantzitsua dala oinarria, Oinarrizko Kanpamentua fundamentuzkoa izatea, hain zuzen be, emoitza ona gura izan ezkero kanpamentu on bat egitea sano inportantea dalako, erantzun edo emoitza bikainaren parte handi bat hor dago. Pasa dan neguan Oinarrizko Kanpamentura urtarrilaren erdian edo heldu ginan eta ez dogu sekula ahaztuko hotza, sekulako hotza pasau genduan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu