'Karga guztiak prest dagoz zamaketariek Oinarrizko Kanpamentura eroan deiezan'

Bizkaie! 2021-12-21 08:25   Kirola

Gaua 4.300 metroko altueran pasau dogu, -12 graduko tenperaturan.

Samagaunen egun parepakoak pasau ditugu. Bertokoek, igaz bezela, besoak zabalik hartu gaitue, ze atseginak diran!

Gu geurera, 48 ordu emon doguz gogor beharrean eta karga guztiak prest dagoz zamaketariek Oinarrizko Kanpamentura eroan deiezan. Gu geldiro-geldiro altuerara ohitzen gagoz eta gaurko gaua Samagaun eta Oinarrizko Kanpamentuaren artean pasauko dogu, denda barik, izarren oihalpean, ia gure gorputzek zelan errakzionetan daben.

Kontuak kontu, leku eder eta zoragarrian gagoz, gaua hemen pasauko dugu, 4.300 metroko altueran. Munduko hotel onenean be ez geunke honelakorik topauko, gustora gagoz, -12 graduko tenperaturan. Bihar, eguzkiak urten eta berehala, Oinarrizko Kanpamenturantz joango gara.

Alex Txikonek kontau deuskuz horreek danak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu