'Turismo ministerioan baimenak lortu doguz'
2021-12-20 08:12 KirolaSamagaunen gagoz, Manasluko Oinarrizko Kanpamentura heldu aurreko azken herrian.
Alex Txikonek ondokoa kontau deusku: Katmandutik urten aurretik azkeneko lanak egiten ibili gara; gaur Milan medikua ospitalean bisitau dogu zenbait medikamentu emon eta bestelako jarduera batzuk egiteko, baita SOS Himalayako Migma be ordenagailuak entregetako. Bildurretan bagengozan be, justu ibili arren, turismo ministerioan baimenak lortu doguz, bai. Dana prest dago Manaslura joateko!
Bien bitartean, Samagaunen gagoz, Manasluko Oinarrizko Kanpamentura heldu aurretko azken herrian. 500 bat lagun biziko dira hemen. Helikopteroz heldu gara honaino. Asko pentsautako erabagia izan da hau, baina covid-a dala eta egun bizi dogun egoereak bidaiaren zati hau holan egitea eragin deusku. Gainera, horri esker, herriko zenbait ume eta persona nagusik bidaia aprobetxau dabe Katmandura joateko. Negua hemen sano gogorra da eta honek asko lagundu deutse.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!