Manaslu2022 martxan

Bizkaie! 2021-12-14 09:05   Kirola

Gaur, abenduak 14 helduko dira Katmandura.



Alex Txikon Manaslura (8.163 metros) doa barriro, neguan eta oxigeno barik, munduko zortzigarren mendi altuena da eta igazko arazoak ahaztuta, gogo handiz dago bizkaitarra 40 urte bete barri. Zorionak Alex!!!. Sokakide izango ditu orain Iñaki Álvarez gipuzkoarra, Simone Moro italiarra eta Said Sapara; gogoratuko dozuenez, Ali Sapara aita K2 mendian hil zan joandako garagarrilean eta seme Saidek omenaldia egin gura deutso orain aitari Manaslun.

Ezustekorik ezean, gaur, abenduak 14, helduko dira Katmandura eta abenduaren 21ean Oinarrizko Kanpalekua jartea da asmoa, hurrengo egunean gorantz ekiteko.

Txikonek esa dauenez, oso eskertuta gagoz babesle, media partner eta gainerako laguntzaile eta babesleakaz Manaslura neguan itzultzen lagundu gaituztelako. Bihar Katmandura iritsiko gara. Herri horrek beso-zabalik hartzen gaitu beti.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu