'Maixabel' zinema-aretoetan estreinauko da gaur, hilak 24

Bizkaie! 2021-09-24 08:46   Zinemea

Icíar Bollaín zuzendariaren 11. film luzea da Maixabel

69. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazteko lehian dagoan filma da eta filmaren jatorrizko 2D bersinoa 370 pantailatan estreinauko dabe gaur, irailak 24.

Isa Campok (Entre dos aguas, 2018) eta Icíar Bollaínek idatzitako gidoiari eutsiz, jazoera errealetan oinarritutakoa da, izan be, Maixabel Lasaren gorabeherak jorratzen ditu, ETAk hildako Juan María Jáuregui euskal politikoaren alargunaren momentu gozo eta garratzak. Era berean, Maixabel izan zan ETAren lehenengo biktimea senarraren hiltzaileakaz kartzelan berba egin ebana.

Filman Blanca Portillo eta Luis Tosar dira protagonista.

Maixabel Kowalski Films (Koldo Zuazua) eta FeelGood (Juan Moreno eta Guillermo Sempere) etxearen produkzinoa da.

Babesleen artean, barriz, RTVE, EiTB eta Movistar+ nabarmendu behar dira eta Kultura Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zein San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission-en laguntzinoa.

Azken buruan, filma nazinoartean zabaldu eta saltzeko ardurea Film Factory-rena izango da.

Iciar Bollain eta Eduardo Madinaren arteko barriketaldia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu