SGAE Fundazinoak 'Dunia Ayaso' 2021 sariaren finalistak iragarriko ditu Donostiako Zinemaldian
2021-09-17 11:11 ZinemeaSariaren irabazlea irailaren 24an ezagutuko dogu.
SGAE Fundazinoak Dunia Ayaso sariaren bosgarren edizinoko finalistak iragarri ditu. Sari horren irabazlea irailaren 24an ezagutuko dogu, 17:00etan Kursaal Gunean, 69. Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiaren barruan. Saria orain zazpi urte hildako gidoilari eta zuzendari kanariarrari egindako omenaldi lez sortu da eta emakumeagaz konprometiduenak diran lan zinematografikoak autortzen ditu.
Ondokoak dira 2021eko edizinoan saria lortzeko lehian dagozanak: Icíar Bollainen Maixabel, Daniel Monzonen Las leyes de la frontera, Javier Marcoren Josefina eta Ainhoa Rodriguezen Destello Bravío. Josefina Zuzendari Barriak kategorian lehiatuko da eta Destello Bravío Made in Spain sailean izango da ikusgai, SGAE Fundazinoagaz alkarlanean. Sari honegaz (5.000 euro), oraintsu produzidutako film bat sarituko dabe, balio zinematografikoagaz batera, historian protagonista izandako emakumezko personaiak erakusten dituana edo emakumeak gizartean dauen egoerea islatzen dauena. Estereotipoak gainditzen dituen zintak izan beharko dira, emakumeen errealidadea, aukerak eta memoria historikoa faltsutzen dituen ikuspegiez harago.
Ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat profesionalek osotutako epaimahaiak aukeratuko dau film irabazlea. Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eta Silvia Perez de Pablos SGAE Fundazinoko Ikus-entzunezkoen zuzendari eta gidoilariak emongo dabe saria, hain zuzen be, irailaren 24ko arratsaldean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!