69. Donostiako Zinemaldiaren inaugurazinoan Marion Cotillard-ek hartuko dau Donostia Saria

Bizkaie! 2021-09-16 09:08   Zinemea

Publikorik bako alfonbra gorrian, saio dinamikoagoa zuzenduko dau Jon Mayak.

Copyright 2016 Paramount Pictures. | Ikusi handiago | Argazki originala

Jon Maya jantzari eta koreografoak inaugurazino-galea eta amaierako galea zuzenduko ditu, baita Johnny Depp-i Donostia Saria emoteko galea eta Euskal Zinemearen galea be.

Elena Irureta, Asier Etxeandia, Anne Igartiburu eta Cayetana Guillen Cuervok ezustekoz betetako Inaugurazino Galea aurkeztuko dabe baina badakigu

Kukai Jantza Taldearen koreografiak, Zea Mays, Rozalen eta Asier Etxeandiaren musikea be izango dirala.

Edozelan be, ibilbide luze eta emonkorreko Marion Cotillard frantziarra izango da protagonista bihar, hilaren 16an, 69. Donostiako Zinemaldiaren inaugurazinoan, izan be, Donostia Saria hartuko dau.

Dinoenez, jatorrian, besarkadearen ordezkoa izan zan txaloa: urrun dagoana besarkatzeko modurik ez dogulako joten deutsaagutxalo. Besarkatu nahi geunkenari joten deutsagu txalo. Gura geunke edegiera galeak berak eta Zinemaldiko film bakotxak, nahi baino gehiago atzeratzen joakun besarkada horretara heltzeko falta jakun tartea txikitzen laguntzea, adierazo dau Harkaitz Canok.

Inaugurazinoak Zinemaldiagaz estu lotuta egozan persona bi omentzeko be balioko dau, hil eta gitxira: Luis Gasca, 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadearen hasieran Zinemaldiaren zuzendaria izan zana; eta Bertrand Tavernier zinemagilea. Aurten, gainera, FIPRESCI Sari Nagusia berreskuratu eta Días de Cine TVEko programak telebistan daroazan hiru hamarkadak autortuko dira.

Antonio Banderas eta Emmanuel Carrère Zinemaldian izango dira

Antonio Banderas eta Cécile de France aktoreek Zinemaldiaren inaugurazino-egunean parte hartuko dabe; hona hemen 69. edizinoan Donostiara etorriko diranen zerrendea: Javier Bardem, Jessica Chastain, Marion Cotillard, Penélope Cruz, Johnny Depp, Emmanuelle Devos, Dolores Fonzi, Charlotte Gainsbourg, Louis Garrel, Vincent Lindon, T'Nia Miller eta Simon Rex. Jason Isaacsek, barriz, adierazo dau ezingo dauela Zinemaldira etorri agenda-arrazoiakaitik.

Noémie Merlant aktore eta zuzendaria eta Xavier Giannoli zinemagilea be ez dira Donostiara etorriko baina Emmanuel Carrère euren filmak Donostian aurkeztuko dituen zinemagileen zerrendan sartuko da: Sean Baker, Laurent Cantet, Xavier Giannoli, Lucile Hadzihalilovic, Ryusuke Hamaguchi, Radu Jude, Kira Kovalenko, Joachim Lafosse, Gaspar Noé, Todd Haynes, Carlos Saura, Céline Sciamma, Claire Simon eta Paolo Sorrentino, besteak beste.

Emakumezko zuzendariei jagokenez, ondokoak dira nabarmentzekoak: Cannesko Urrezko Palmorriaren irabazle Julia Ducournau, Titane bere filma Perlak sailean aurkeztuko dauena; Veneziako Urrezko Lehoiaren irabazle Audrey Diwan, Epaimahai Ofizialeko kidea; eta Urrezko Maskorraren azken irabazle eta Epaimahai Ofizialeko buru Dea Kulumbegashvili.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu