Zinemaldiak 15.000 sarrera saldu ditu lehen egunean
2021-09-14 08:26 ZinemeaDatu honeek publikoa zinema-aretoetara bueltetako gogoz dagozala erakusten dabe.
69. Donostia Zinemaldiak lehenengo hiru egunetarako 15.053 sarrera saldu ditu, salgai egozanen % 99, igaz saldu zanaren % 60, orduan sarrera gitxiago jarri baitziran salgai, baina portzentajeari erreparauta sarrera gitxiago saldu ziran.
Datu honeek publikoa zinema-aretoetara bueltetako gogoz dagozala erakusten dabe; Zinemaldiak ikusleen erantzuna eskertu nahi dau, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak nabarmendu dauenez.
Covid-19 pandemiaren aurrean, segurtasun neurriak hartu ditu Zinemaldiak: aretoetako aforoa % 50 eta % 60 artean murriztu egin da, Belodromoa lako egoitzak bertan behera gelditu dira eta 2019. urtean baino 124 proiekzino eta 29 film gitxiago programau dira.
Sarreren salmentea online baino ez da egin; mailakatutako salmentearen alde egin dau Zinemaldiak eta gaur baino ez dira jarri salgai lehen hiru egunetako sarrerak (barikua 17, zapatua 18 eta domekea 19). Dagoeneko aukerea dago hilaren 20ko, 21eko eta 22ko sarrerak erosteko zinema-aretoetako leihatiletan.
Agortu diran saioak ondokoak izan dira: Yi miao zhong / One Second, Maixabel, Benediction, Earwig, Arthur Rambo, Du som er i himlen / As in Heaven eta Camila saldrá esta noche / Camila Comes Out Tonight Sail Ofizialean; Josefina / Josephine, Las vacaciones de Hilda / Hilda's Short Summer, Nich'ya / Unwanted y Le bruit des moteurs/ The Noise of Engines New Directors sailean; Una película de policías / A Cop Movie Horizontes Latinos sailean; Competencia Oficial / Official Competition, Jane par Charlotte / Jane By Charlotte, Les illusions perdues / Lost Illusions, La croisade / The Crusade, Titane, Les intranquilles / The Restless y Petite Maman Perlak sailean; eta No somos nada Zinemiran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!