Donostia Zinemaldiak Amenabar-ek babestutako ezusteko filma eskainiko dau
2021-09-01 08:30 ZinemeaFilma irailaren 25ean eskainiko dabe Victoria Eugenia Antzokian, 16:00etan.
Amenabar enpreseak, Donostiako Zinemaldiaren Laguntzaile Ofizialak eta Umeentzako Zinema sailaren babesleak, 69. edizinoko film sorpresa babestuko dau.
2019an, Zinemaldiak ezusteko film bat programetako ohitura zaharra berreskuratu eban. Todd Phillipsen Joker izan zan 67. edizinoan aukeratutako film luzea, eta igaz, Abel Ferrararen Sportin’ Life.
2019tik, familia osorako umeentzako zinemako saioak be babesten ditu Amenabar taldeak. Zinemaldiaren astegoienetan, Príncipe zinema-aretoetan euskerara bikoiztutako filmak ikusteko aukerea izango dabe txikienek. Gainera, aurten Amenabarrek Zinemaldia hasi baino astebete lehenago jakinarazoko dan aire zabaleko jarduera berezi bat be eskainiko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!