Zabaltegi-Tabakalera sailak 18 proposamen dakarz

Bizkaie! 2021-08-19 13:32   Zinemea

Mundu mailako estreinaldi bi dagoz, besteak beste.

Donostiako Zinemaldiaren sailik edegi eta libreenak bere programazinoaren barri emon dau. Aurtengo Zabaltegi-Tabakaleran 18 film ikusi ahal izango dira, estilo, jatorri eta luzera ugaritakoak. Venezian, Berlinen, Cannesen eta beste jaialdi ezagun batzuetan ikusi ahal izan diran harribitxiak helduko dira Donostiara, baita mundu mailako estreinaldi bi be. 

Laura Rius Aran katalanaren Les filles du feu eta Lubna Playoust-en Le cormoran dira estreinauko diran biak. Zabaltegi-Tabakalerako egitarauan dago, ganera, Berlinen Urrezko Hartza irabazi dauen Babardeală cu bucluc sau porno balamuc, Radu Jude errumaniarrarena. 

Aurreko beste edizino batzuetan Zinemaldian egon diran zuzendari ugarik be hartuko dabe parte, adibidez, Jean Gabriel Périot, Kiro Russo eta Laura Wandelek. 

Luzereari jagokonez, askotarikoak dira aurtengo proposamenak: 13 film luze, lau labur eta ertain bat. Jatorriari begiratuta be danetarikoak dagoz, besteak beste, Eslovakiatik, Boliviatik, Japoniatik eta Moldaviatik heldu dira filmak, hurragoko beste herrialde batzuk ahaztu barik. 

Zabaltegi-Tabakalera saileko sari nagusiaren irabazlea Zinemaldiko arduradunek izentautako epaimahai batek ebatziko dau. 20.000 euroko saria zuzendariaren (6.000 euro) eta banatzailearen artean (14.000 euro) banatuko dabe. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu