Sei lan lehiatuko dira WIP Europa atalean
2021-08-10 13:31 ZinemeaEuskal Herriko, Moldaviako, Errusiako, Ukrainako, Georgiako eta Turkiako filmak dira.
Postprodukzino fasean dagozan sei proiektu europarren barri emongo dau 69. Donostiako Zinemaldiak irailean, WIP Europe atalaren bidez. Profesionalei erakutsiko deutsez proiektuak, eta Industria Saria eta Europa saria irabazteko lehiatuko dira.
Euskal Herria, Moldavia, Errusia, Ukraina, Georgia eta Turkiatik datoz aurtengo edizinoko hautagaiak: Misión a Marte, Amat Vallmajor del Pozorena; Didi Shesveneba, Davit Pirtskhalavarena; CARBON, Ion Borșena; Nina, Oksana Bychkovarena; Zamanımızın Bir Kahramanı, Mirac Atabeyrena; eta Ya, Nina, Marysia Nikitukena.
Amat Vallmajor del Pozoren filma da Euskal Herriko jatorria dauena. Izan be, zuzendaria kataluniarra dan arren, Elias Querejeta Zinema Eskolan dau jatorria proiektuak, Vallmajor del Pozok han egin ebalako sorkuntza graduondokoa.
Euskal Herrian girotuta dago, zehatzago, Euskal Herri postapokaliptiko baten. Martera joan aurretik arrebeari bisitea egiten deutsen anaia biren istorioa kontetan dau Misión a Marte fantasiazko pelikuleak. Planeta gorrira joan ahal izateko trabei familia barruko aspaldiko arazoak gehituko jakez.
WIP Europa egitasmoa Eusko Jaurlaritzeak eta Creative Europe Mediak bultzatzen dabe, Donostiako Zinemaldiaren barruan eta ikus-entzunezkoen alorreko eragile ugariren lankidetzeagaz. Postprodukzinoan dagozan Europako pelikulei azken bultzadea emotea da helburua, zabalkunderako bideak topau deiezen.
WIP Europa Saria irabazten dauen filmaren produktoreari 10.000 euro emongo deutsez. Industria Sariaren irabazlea, behin amaituta, Cannesko Jaialdiko Marché du Film atalean proiektauko dabe, 2022an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!