Bidaideak Bilbao BSR-k bere historiako lehen liga titulua irabazi dau

Bizkaie! 2021-05-18 10:18   Kirola

Basque Teameko bekadunakaz, CD Ilunioni etxetik kanpo irabazteko kapaz izan da.

Errubera gaineko saskibaloi ligea amaitzeko jardunaldi baten faltan, lehen garaikur handia bermatu dau Bidaideak Bilbao BSR taldeak ligan. Lehia handiko partiduan, taldeko kapitain Asier García izan da onenetakoa, 28 puntu, 13 errebote eta 7 asistentziari esker. Garciak adierazo dauenez, gitxik espero eben munduko BSR ligarik onenetako irabaziko genduanik.

Errubera gaineko saskibaloiak azken hogei urteetan izan dauen bilakaerea ikaragarria izan da, batez be, azken hamarkadan. Jokalariek aurrera egin dabe kirolaren profesionalizazinoari esker, pistetan eta pistetatik kanpo lan egiteko daben gaitasunagaitik. Lan-saioak egiten ditue gimnasioan, jaurtiketakaz banakako lana eta talde-dinamikako entrenamendua egiten dabe, alderdi taktikoa eta kirolaren kontzeptuak jagoteaz gan. Kirol honen esentzia galdu barik egiten dabe aurrera, familia handi batean bezela biziten jarraitzen dabe, izan be, egunotan, Basque Team Fundazinoaren Akhonmedia etxeak egindako saioak saskibaloi egokitua dau ardatz eta Asier Garcia, Txema Avendaño, David Mouriz, Agurtzane Egiluz eta Beatriz Zudaire ditu protagonista: Historia egin, familian izenburuko atala maiatzaren 16an izan da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko Helmuga saioan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskeraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazinoaren youtube kanalean.

Tokion, Japoniako uriburan izango dira, azken aldian Europa eta Munduko Txapelketan eta batez be Paralinpiar Jokoetan bikain ibilita; zerrenda horretan 2012ko Londresen irabazitako diplomea eta 2016ko Rio de Janeiroko zidarra nabarmentzen dira. Orain, ostera, urreagaz bueltetea dabe ames.

Emakumeen selekzinoak ona egin nahi dau sailkapena Bartzelona 92ti lortzen ez eben sailkapena eskuratu eta gero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu