Txikon, Makazaga eta Elejalde ondo dagoz baina gogaituta
2021-05-17 07:45 KirolaAstebete daroagu Kathmandun preso.
Alex Txikon, Iñaki Makazaga eta Sendoa Elejalde hirukotea osasunez ondo dago baina ziurbakotasun egoerea ez da erraza, makinatxu bat PCR egin ditue eta oraingoz negatibo emon dabe . Kathmandu koarentenan dago, ejezritoa dabil kaleetan, etxean egoteko agindua dago eta egunak luze egiten dira. Egunean zortzi milatik gora dira positiboak eta hildakoak nork jakin.
Pazientzia da botikarik onena baina askok ez dabe ezer errespetetan eta aireportua zarratuta dago maiatzaren 31ra arte. Bien bitartean, Europako Batasuna eta Nepalgo Gobernua kudeaketa lanetan dabiz hegazkinetan ahalik eta jente gehien sartzeko baina lehentasuna ahulenek eta gaixoek dabe. Gure esperantza bakarreneteako da Kanpo Arazoetarako Ministerioak giza laguntzarako ekarriko leuken hegazkina da.
Argazkian, Beheko Kanpalekuan egindako ilustrazinoa dozue, Everest eta Izotz-Hormea atzean dirala.
Iñaki Makazagak emondako informazino da hau guztia
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!