Agur Everest
2021-05-10 07:55 KirolaPenaz baina agur esateko ordua heldu jaku.
Amaitu da Everest 2021 abenturea pandemia zabaltzen doala ikusita. Erabagia, Sendoa, Iñaki eta nire artean egoerearen hausnarketea eginda eta adostuta hartu dogu. Azken gauetan bigarren kanpamenduan izan gara girotzen eta osasun egoerea mendian zehar nahasten egoala ikusita erabagi hori hartu dogu. Bertoko agentzien ahalegina eskertu nahi dogu, batez be, Seven Summit Treks-ena. Eskerrak lagundu deuskuzuen danoi eta Oinarrizko kanpamenduan ixten ditugun lagun guztiei pandemiaren testuinguru honetan. Suberterik onena opa deutsegu abentura personaletan dabizenei, batez be, Kilian Jornet eta David Goettler-i . Norbera eta hurrekoak jagoteko sasoia da, adierazo dau Alex Txikonek
Erabagi gogorra gartu aurretik, eguraldi bikaina lagun, Alex Txikonek 6.475 metroan kokatutako I. Kanpamentuan pasau dau gaua eta gorago be egin dau. Pozarren dago 12 sherpa tontorrera heldu diralako, horreetatik hiru lagun handiak.
Kontuak kontu, Iñaki Makazaga eta Sendoa Elejalde Beheko Kanpalekuan dagoz orain.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!