Pandemia Everestera be heldu da

Bizkaie! 2021-05-07 09:36   Kirola

Beheko Kanpalekura heldu ziranean, hiru euskal espedizinokideek barruntau eben, han giro arraroa egoala, jente larregirik ez ebilela hara eta hona, normala izaten dan legez eta aho batez erabagi eben euren dendak Beheko Kanpalekua baino apur bat gorago ipintea eta tratuetan eta hartu-emonetan kontu handiz ibiltea.

Pandemiak gogor jo dau Nepalen eta agintariek aireportuak zarratzea erabagi dabe. Everesten, bost mila metro inguruan kokatutako Beheko Kanpalekuan 1.600 mendizale inguru dagoz eta azken informazinoen arabera, helikopteroetan egunero ataraten ditue 30-40 mendizale sintomakaz.

Bien bitartean, Nepaleko agintariek ez dabe kasu bat bera be baieztatu eta, giro horretan, Everest igoteko baimenak sinatzen dabiz eten barik; apirilaren amaieran, 408 ziran eta horreekaz 4,2 miloe dolarreko dirutzea  hartzen dabe agintariek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu