'Naturearen indarra sentidu dogu, gauaren erabateko isiltasuna...'

Bizkaie! 2021-05-05 13:21   Kirola

Ingurumena, naturea jagotearen alde gagoz, jasangarritasunari eutsiz. 

Oinarrizko kanpamentuan gagoz, gaua 5.800 metro inguruan igaro ondoren. Lekuaren handitasuna, naturearen indarra sentidu doguz, gauaren erabateko isiltasuna... Everest sasoi honetan ez dago bakarrik, baina holako egun eta gauak ederrak dira.

Goizean 6.200 metrora heldu ginan, estilo alpinoan eta orain hirugarren errotazinoa alturan egitea da asmoa. Azken urteetan negu sasoian buru-belarri ibili nazen arren, Himalayara sasoi horretatik kanpo bueltetea oso berezia da. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu