Oihana Kortazar, Espainiako txapeldun

Bizkaie! 2021-05-04 08:40   Kirola

Hamazazpi segundora sailkatu zan Maite Maiora.

Oihana Kortazar Aranzetak Magina Skyrace, Espainiako Txapelketea irabazi barri dau Jaenen. Txapelketea irabazi eta udan, garagarrilean, egingo diran Munduko Txapelketetarako txartela eskuratu dau eta horixe zan Kortazarren helburua.

Lehia oso estuan, 28,5 kilometroko lasterketan, hamazazpi segundora sailkatu zan Maite Maiora eta Aragoiko selekzinoko Virginia Perez Mesonero hirugarren sartu zan.

Lasterketea oso gogorra izan dala nabarmendu dau Kortazarrek, bai maila fisikoan baita mentalean be eta horren erakusgarri 57 segundoren barruan lau neska sartu ziran.

Beste alde batetik, gizonezkoetan, nabarmentzekoa izan da hiru urte lasterketa ofizialetan parte hartu barik egon ondoren, Jokin Lizeagak parte hartu eta seigarren sailkatu dala; gainera, bakarkako lasterketez gan, taldekako biak be irabazi ditu euskal taldeak: gizonetan, Egeak, Larruzeak, Lizeagak eta Beñat Katarainek irabazi eben eta emakumeen artean, barriz, Kortazarrek, Maiorak, Iturbek eta Garaik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu