Pherichen gagoz (4.300m)
2021-04-27 08:38 KirolaTrekking egun zoragarria izan dogu gaur Khumbutik.
Alex Txikonek adierazo dauenez, eguerdi aldean, Everest 24 aldiz igon dauen Kami Rita Sherpea topau dogu eta jakinarazo deuskunez, hurrengo egunetan tontorrera heltzen saiatuko da barriro.
Ganerakoan, altuerearen gatxik eta holakorik ez dogu sentidu eta pozarren gagoz, aklimatazinoan segiduten dogu, oso lasai, indarrak hartzen hurrengo hiru asteetarako. Egunero legez, edateko ura iragazi dogu, holan plastikozko botilak erostea eta ondorioz hondakinak sortzea ebitetea da asmoa. Errekasto, erreka edo iturbururen bat horniduteko lanetan gabiz: Gaur Khumbu River-etik hartu dogu ura eta ostatura bueltan, hemen be jasangarriagoak dirala ikusita eta eguzkiaren energia asko erabilten dabela ikusita, poztu egin gara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!