Alex Txikon, Iñaki Makazaga eta Sendoa Elejalde, Everestera oxigeno barik
2021-04-26 07:58 KirolaHirukoteak Seven Summit Treks taldearen babesa izango dau.
Neguan Manasluren tontorra zapaltzeko helburua bete barik etxera bueltan etorri eta neguko espedizinoetan 10 bat urte emon ostean, beste tontor batzuk jarri ditu jomugan mendizale bizkaitarrak. Alex Txikon, Iñaki Makazaga eta Sendoa Elejalde Kathmandun dagoz honezkero eta laster ekingo deutse abentureari. Helburua ez ei da tontorra zapaltzea, bidea bera disfrutetea baino eta Nepalek eta Khumbuk bizi daben egungo egoerea dokumentetea.
Nepaleko Turismo Ministerioak jakinarazo dau Everest igoteko asmoz, 371 baimen emon dituala; Kilian Jornet han inguruan dabil eta ez ohikoa bidea erabiliko ei dau; ganerakoan, Álex Txikonek erabiliko dauen bideari ekingo deutse David Göttler, Colin O’Brady, Sanna Raistakka, Röland van Oss, Arjun Vajpai, Csaba Varga, Pascal Denoël eta Simon Ferrier-May.
Kontuak kontu, abenturearen gorabehera eta zehaztasun guztiak aurrerago emongo ditue, izan be, holakoetarako asti barik, di-da joan diralako.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!