Iker eta Eneko Pou anaiek euren bizipenak kontau ditue liburu baten

Bizkaie! 2021-04-23 08:48   Kirola

Eskaladearen munduan egin daben ibilbidea, gomutak eta gogoetak agertzen dira.



Dagoeneko salgai dago Iker eta Eneko Pou eskalatzaile arabarren liburu autobiografikoa, Aupa Pou, bizitza sokaz lotuta (Sua Edizinoak). Euskerazko eta gaztelaniazko bersinoak plazaratu ditue. Gazte-gaztetan eskaladan hasi ziranetik gaur arte egin daben bide luzearen errepasoa da liburua, ikuspegi personaletik kontauta eta anaia biek lau eskutara idatzita. Izan be, kirol-proiektu guztietan alkarregaz ikusi doguz poutarrak, eta liburuan be ezin zan bestela izan.

Abentura-liburutzat aurkeztu dabe egileek, Iker eta Eneko Pouren ustez bizitzea abentura etenbakoa dalako. Mundu guztira eroan ditu abentura horrek, eta paisaje ikusgarriak ez eze, persona bikainak ezagutu ditue. Liburuaren mamina dira urteotako bizipenak. 

Kontakizunean leku nabarmena emon deutse 2000. urtean hartu eben erabagiari. Ordura arte zaletasuna zana ogibide bihurtzea pentsau eben, eskaladan profesionalak izatea. Aukera horretan zerikusi handia izan eban Iker Pouk Action directe hormearen errepikapena egin izana, eta 7 horma 7 kontinente egitasmoari ekiteko modua be emon eutsen.

Harrezkero 20 urte baino gehiago pasau dira, eta Pou anaiek martxan segiduten dabe, etxe inguruko zein munduko beste puntako hormak helburu. Euren bizitzearen ardatz izan dan mendiaz gomuta asko pilotu ditue, eta gogoetarako tartea be hartu dabe liburuan.

Poutarren leku kuttunak be ezagutu geinkez argitalpen barrian: Pirinioak, Europako Mendiak (batez be, Picu Urriellu) eta Mallorca, psicoblock-aren jaioterria. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu