FANT-ek Bong Joon-Ho eta Jack Sholder zuzendariei omenaldia egingo deutse

Bizkaie! 2021-04-22 12:24   Zinemea

FANT Maisuak zikloan izango dira protagonista.

Bilboko Udalak atondutako XXVII. Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak Hego Koreako zuzendariaren The Host, Memories of Murder, Mother eta Snowpiercer filmak hartuko ditu.

Generoko izen handiei omenaldia egingo jake maiatzaren 7tik 16ra, izan be, Bong Joon-Ho Hego Koreako zuzendariaren aitatu filmak eta Jack Sholder estadubatuarraren The Hidden filma ikusteko aukerea egongo dalako.

Bong Joon-Ho

Daegun, Hego Korean, jaio zan 1969an eta bere herrialdeko txarteldegietan erantzun handi barik igarotako Barking Dogs Never Bite komedia baltzagaz debutau eban 2000. urtean. Hiru urte geroago jaso eban lehenengo arrakasta handia, Hego Korean eta nazinoartean, Memories of Murder (2003) thriller bikainari esker. Erantzun handiko ibilbidean The Host (2006), Mother (2008), Snowpiercer (2013) eta Okja (2017) lanak nabarmendu behar dira eta 2019. urtean, Gisaengchung edo Parasite aurkeztu eban, lau Oscar sari irabazi zituan filma.

Jack Sholder

Filmeen editore lez ekin eutson ibilbideari, Akademiaren sari baterako izentautako King: A Filmed Record… Montgomery to Memphis (1970) film luze dokumentalean lan eginez. Emmy bat irabazi eban 1980an 3-2-1 Contact filmaren edizinoan egindako lanagaitik. Zenbait film labur saritu idatzi eta zuzendu ondoren, Sholderrek Solos en la oscuridad (1982) lana zuzendu eta ondoren ¿Dónde están los niños? (1986) eta Pesadilla en Elm Street 2: La venganza de Freddy (1985) lanak etorri ziran. Sholder-en hurrengo film luzeak, The Hidden (1987), sari asko irabazi zituan, baita Avoriazeko Zinemaldiko Sari Nagusia be. 2004an, Jackek Zinema eta Telebista Produkzino Programea sortu eban Western Carolina University izenekoan eta bertan irakasle eta zuzendari izan zan 2017an erretiroa hartu eban arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu