'Peninsula' hilaren 22an aurrestreinauko dabe Bilbon

Bizkaie! 2021-04-19 11:47   Zinemea

PreFant Zikloaren barruan, 19:00etan hasiko da proiekzinoa, Golem-Alondigan.

Bilboko Udalak atontzen dauen FANT - Bilboko Fantasia Zinemaldiak Península, Train to Busan (2016) filmaren jarraipena aurreestreinauko dau datorren eguenean, apirilaren 22an. Sang-ho Yeonen azken filmagaz egindako hitzordu hau PreFant Zikloaren programazinoaren barruan kokatzen da, maiatzaren 7tik 16ra egingo dan jaialdiaren aperitiboa.

Proiekzinoa 19:00etan izango da eta sartzea doban gonbidapenagaz, personako sarrera bi gehienez. Egun berean (eguenean, hilak 22) jaso ahal izango dira, 16:00etatik aurrera, Glem-Alondiga zinema-aretoetako leihatiletan.

Peninsula (2020, Sang-ho Yeon, Hego Korea, 116 min)

Zonbi izurritea jazo eta lau urtera, Koreak munstroz beteta jarraitzen dau eta Jung-seok soldaduak Seulera bueltau beharko dau objektu baliotsu bat berreskuratzeko. Han jaubetuko da oraindino persona osasuntsuak dagozala urian. Peninsula Train to Busan zonbien filmaren jarraipena da.

PreFant zikloaren hurrengo saioak

Azken proiekzinoa izango da: The Ring (1998, Hideo Nakata, Japonia, 96min), Golem – Alondigan proiektauko dana, apirilaren 29an.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu