XIII. 'Begirada feministea' Ikastaroa atondu dau Artium Museoak
2021-04-16 09:06 KultureaArtista eta arte teorizatzaile feministen ekarpenak jorratuko ditue, 17an eta 18an.
Artium Museoak Begirada feministea. Ikuspegi feministak produkzino artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroa atondu dau. Xabier Arakistain arte komisarioak eta Lourdes Méndez UPV/EHUko arte antropologian katedradunak zuzentzen dabe ikastaroa eta hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlariak batzen ditu urtero, ikuspegi feministak ardatz hartuta, artearen alorrean aztertzen dabenak. Begirada feministea ikastaroak publiko zabal bati artearen arloko artista eta teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika bat proponiduten deutso, gaur egun aurre egin behar jaken arazo teoriko eta politikoak azpimarratuz, jokera androzentriko eta etnozentriko bako artea eta ezagutzea lantzen eta zabaltzen jarraitzeko.
Ikastaroaren edizino honetan, Gema Intxausti, Erreakzinoa eta Mari Chordà artistak, Anna Caballé idazlea, Carmen Gaitán Salinas, Garazi Ansa eta Haizea Barcenilla arte historialariak eta Lara Perry historialaria izango dira hizlari. Museoaren zuzendari Beatriz Herráezek eta Liburutegiaren arduradun Elena Roserasek Euskal Emakume Artisten Dokumentazino Zentroaren aurkezpen laburra egingo dabe.
Izen-emoteak: mezu batean izen-abizenak eta telefonoa izen-emateak@artium.eus helbide elektronikora bialduta.
Sartzea doban.
Leku mugatua eta beteten danean, eskaerak itxaron-zerrenda batean sartuko dira.
Nahi dauenak modu birtualean parte hartu ahal izango dau, streaming bidez. Izena emoteko momentuan jasoko da jagokon loturea.
Informazino gehiego eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!