Alex de la Iglesia bilbotarra 'El cuarto pasajero' filma egiten dabil jaioterrian

Bizkaie! 2021-01-29 09:30   Zinemea

Zinemagilearen hamabosgarren film luzea izango da.

El cuarto pasajero Alex de la Iglesiaren hurrengo pelikulea filmetako lanak ia-ia sekretupean egon dira baina honezkero astebete inguru daroez beharrean. Zazpi aste beharko ditue Euskal Herrian, Errioxan eta Madrilen filmaketa lanak egiteko. Pelikulea komedia erromantikoen berezitasunak dituan road moviea izango ei da eta protagonistak Blanca Suarez, Alberto San Juan, Ernesto Alterio eta Ruben Cortada izango dira.

Jorge Guerricaechevarria ohiko kolaboratzaileagaz batera idatzi dau gidoia Alex de la Iglesiak eta Sony Picturesen eskutik helduko da zinema-aretoetara.

Kontuak kontu, filmaren grabaketa-saio bat bisitau dau Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Zuzendari zinematografikoa, Bilboko Ospetsua be badana, lan berria filmetako bueltau da uribildura 30 urteren ostean.

Zinema-plato bihurtu dira Bilboko erdiguneko kaleak, bertan grabaketarako lantaldea, kamerak eta figuranteak baitagoz. Juan Mari Aburtok bisitan nabarmendu dau lan handia egiten dabizela Álex de la Iglesiagaz batera etorritako profesional guztiak.

Bestalde, Bilbori ospea emoten lagundutzen dauela eta segurtasun-neurri guztiak indartzeko ahalegina txalotu dau. Era berean, alkateak ondokoa esan dau: Álexen film barriak publikoaren erantzun handia izango dau eta Bilbora sarriago etortea espero dogu; izan be, beti izango ditu ateak zabalik ikus-entzunezko sektoreari bultzadea emoteko.

El cuarto pasajero filman, Julian diru arazoak dituan 50 urteko dibortziatuak (Alberto San Juan) kotxea konpartiduteko aplikazinoa erabiliko dau ezezagunen eta, batez be, gero eta ezagunagoa dauen Lorenaren (Blanca Suarez) bila joateko. Lorenak badauka lekua Julianen autoan, baita haren bihotzean be. Julianek egia autortzeko erabiliko dau bidaia, baina huts egingo dau gainerako bidaiariak (Ernesto Alterio eta Ruben Cortada) aukeratzeko orduan eta bidaiari bildurgarri batek goitik behera aldatuko dau dana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu