Urob Savage errealizadorearen ‘Host’ film luzeak irabazi dau FANTeko Film Luze Onena saria
2020-11-12 13:41 ZinemeaRyan Spindell zuzendari iparramerikarraren The Mortuary Collection gaur estreinauko dabe Bilbon.
Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Labur Onenari N’eee Van Heerdeko O.I filmak jaso dau.
Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Euskal Film Labur Onenari Imanol Ortizen Moda-k jaso du.
Zinemaldiko publikoak Miguel Llansóren Jesus Shows You The Way To The Highway eta Suso Imbernónen eta Juanjo Moscardó Riusen Maldita, Film Luze Onena eta Film Labur Onena aukeratu ditu, hurranez hurran.
FANT gaur amaituko da, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan, Ryan Spindell zuzendari iparramerikarraren The Mortuary Collection proiekzinoagaz. Sitgesko zinemaldian emon ondoren, Bilbon estreinatuko da.
Bilboko XXVI. FANT Jaialdiko epaimahaiak, Paul Urkijo Alijok, zuzendariak; Benja de la Rosak, zuzendariak eta aktoreak; eta Mafalda González Alegrek, Atresmediako kazetariak osotutakoa, FANT2020 Saria Film Luze Onenari Rob Savage zinemagilearen Host (UK, 2020) film luzeari emon deutso Bizi dogun egoerea barrira egokitzen jakiteagaitik eta oso film fresko eta dibertigarria sortzeagaitik; horrek, gainera, eragin dauen egoera pandemikoa ahaztarazoten deutsu. Zoom-en bidez filmau zan filma, konfinamenduan, eta ouija-saio bat egitea erabagi daben lagun batzuen istorioa kontetan dau.
Film laburren atalean, N’cee Van Heerderen O.I (CAN, 2018) fikzinoko lanari Film Laburra Onenari Saria emon deutso Epaimahaiak argumentu originala, norabide bikaina eta interpretazino nabarmena ardatz hartuta, idea eta jarreren jatorriari buruzko hausnarketa zorrotza eskaintzen dauelako.
Euskal Film Labur Onenaren Sariari jagokonez, Epaimahaiaren erispidearen arabera, Imanol Ortizen Moda fikzinoko lanak hartu dau autortzea, bildurra personakan txertatuta sentiduteko edozer gauza egiten dogun moduan irudikatutako istorio bat konteteagaitik eta, gainera, generoak urteetan zehar galdu dauen biluzia berreskuratzen dauelako, formeari erreparauta oso ausarta dan film labur batean.
Bestalde, FANT-eko publikoak Sail Ofizialeko Film Luze Onenari Saria Miguel Llansóko Jesus Shows You The Way To The Highway filmari emon deutso.
Publikoaren Film Labur Onenari Saria Suso Imbernonen eta Juanjo Moscardó Riusen Maldita-rentzat izan da.
Euskal Gidoigileen Alkarteak Sail Ofizialeko Film Luze Onenari Saria Boy Meets Gun filmari emon deutso, Joost van Hezik-ek zuzendutako filma, komedia baltzena drama emozionalenagaz orekatzen dauen arrakasteagaitik, personaien mosaikoa osotuz, nahiz eta persona horreek, xelebrekeriaz, gizaki izateari ixten deutsen.
Panorama
Panoramako Epaimahaia honako honeek osotu dabe: Alberto Abuin, zinema kritikaria eta CINE XXI liburu kolektiboko egilea; Bego del Teso, Diario Vasco, Berria eta Euskadi Irratiko kazetaria; eta Gorka Aguirre, makillaje efektuetan aditua.
Panoramako Film Luze Onenari Saria Zero Iñaki Sanchez Arrietak zuzendutako filmarentzat izan da (Espainia, 2019), zuzendariak ikusleak uniberso fantastiko baten barruan jaurtiten dituan moduagaitik, baina The Twilight Zone inoiz ahaztu barik, epaimahaiak azaldu dauenez.
Film laburren arloan, David Muñozek eta Adrian Cardonak zuzendutako La Última Navidad del Universo (Espainia, 2019) lanak jaso dau saria, tonu ganberroagaitik, Mad Max sageari daukotson maitasunagaitik, hurrengo Gabonetan izango dogun asmetako gaitasunagatik eta efektu berezien eta makillajearen zabalkunde harrigarriagaitik.
Horrezaz gan, Miguel Llansók zuzendutako Jesus Shows You The Way To The Highway filmak Zuzendari Barritzaileenari Saria jaso dau, FAS Zineklubak emonda.
Bilboko FANT gaur amaituko da 19:00etan Azkuna Zentroko Auditorioan, Ryan Spindell zuzendari iparramerikarraren The Mortuary Collection (USA, 2020) filmaren proiekzinoagaz. Filma Bilbon estreinauko da, Sitgeseko jaialditik igaro ostean.
Palmaresa
- Fantrobia Saria - Galder Gaztelu-Urrutia.
- Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Labur Onenari – O.I., N’cee Van Heerdek zuzenduta.
- Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Labur Onenari – Maldita, Suso Imbernónek eta Juanjo Moscardó Riusek zuzenduta.
- Epaimahaiaren Saria Euskal Film Labur Onenari – Moda, Imanol Ortizek zuzenduta.
- Epaimahaiaren Saria Panorama Fantsatiko Saileko Fil Labur Onenari – La Última Navidad del Universo, David Muñoz eta Adrián Cardonak zuzenduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!