Alex Txikonek Nanga Parbatera egindako igoereari buruzko proiekzinoa Getxon
2020-11-05 12:00 ZinemeaBatuko dan dirua herrialde behartsuetan eguzki-proiektuak ezartzeko erabiliko da
Alex Txikonek Nanga Parbat mendira neguan egindako lehenengo igoereari buruzko Mendi Biluzia izeneko dokumentalaren proiekzinoa izango da Getxon, Areetako Musika Eskolan, datorren domekan, zemendiaren 8an, 12:00etan hasita. Ekitaldia EKI Fundazinoak atondu dau, Getxoko Udalaren babesari esker.
Udalerrian egoitzea dauen EKI Fundazinoak energia elektriko autonomoko iturriak (eguzki-energia fotovoltaikoa) emoten deutsee herrialde behartsuetako hezkuntza-zentroei, osasun-zentroei eta gizarte-intereseko zentroei. Alex Txikon Fundazinoaren laguntzaile aktiboa da eta, beraz, ekitaldian bertaratutakoen ekarpenen bidez batutako dirua eguzki-proiektuak jorratzeko izango da. Bateren batek joateko interesa izango baleu epost bat idatzi beharko dau info@fundacioneki.org helbidera, izena, abizenak, telefono zenbakia eta NAN zenbakia helarazoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!