Fantrobia saria emongo deutse Galder Gaztelu-Urrutiari
2020-11-05 10:34 ZinemeaEl Hoyo filma egin dauen zuzendari bizkaitarra da.
Bilboko FANT Zinema Jaialdiaren barruan, 10 film labur eskainiko dira, guztiak be euskal film labur onenaren 2000 euroko saria irabazteko asmoz. Aurkezpenean egon dira, besteak beste, Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko) Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia) eta Vanessa Fernández (Jaialdiaren zuzendaria). Proiekzinoak, zemendiaren 6an, goizeko 09:30ean hasiko dira; 11:30ean, barriz, prentsaurrekoa eskainiko dabe.
Sail honetan, honako film honeek ikusi ahalko dira: David Ontoriaren Ahí afuera; David P. Sañudoren Un coche cualquiera; Leyenda dorada, Chema García Ibarra eta Ion de Sosarena; Love, Javier Chuecarena; Moda, Imanol Ortízena; Mugakoloreak, Oier Fuentesena; Multibertsoa, Naroa Elkoro, Asier Errazkin eta Egoitz Albisurena; La operación, David P. Sañudorena; Pánico en Artea, Iñaki Etxezarragarena eta Polter, Álvaro Vicariorena.
Izenburu horreeri, beste 12 film labur gehitu behar jakez. Film labur onenaren saria eta ikusleen film labur onenaren saria irabazteko hautagiak (3.000 eurokoak biak) ondorengoak dira: 4x6 (UK, 2019), Jamie Gyngell-ena; A Little Taste (ESP, 2019) , Víctor Catalá-rena; Chicken Of The Dead (FR, 2019), Julien David-ena; El Libre (ESP, 2019), Francesca Catalá-rena; Hand In Hand, (SWI, 2019), Ennio Ruschettirena: Hot Flash (CAN, 2019), Thea Hollatz-ena; Maldita (ESP, 2019), Suso Imbernón y Juanjo Moscardó Rius-ena; O.I (CAN, 2018), N’cee Van Heerden-ena; Pozo, (ESP, 2019), Diego Puertasena; Regret (CAN, 2020), Santiago Menghinirena; Réplica (ESP, 2020), Álvaro de la Hoz-ena; eta, azkenik, Seek (USA, 2020), Aaron Morgan ipar-amerikarrarena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!