Paul Urkijoren 'Dar Dar' film laburrak Méliès d'Argent saria irabazi dau

Bizkaie! 2020-10-21 07:55   Zinemea

Udane Elosegi, Almudena Cid eta Elías García dira protagonista.



Sitgeseko Jaialdia
ren hasieran eskaini eben Paul Urkijo arabarraren Dar Dar eta Arabako Olaetan filmautako obreak publikoaren eta epaimahaiaren upealako erantzuna izan dau. Film laburra helduentzako bildurrezko lana dala aurreratu eban oraintsu Urkijok, koloreak baztertu eta zuri-baltza erabiliz, folklorean oinarrituta, atzamarrak jaten dituan deabru edo demonino bat dau ardatz, estetika baltza eta Alemaniako espresionismoari eutsiz.

Beste alde batetik, Juanma Bajo Ulloaren Baby filma be saritu dabe Bartzelonan, Sitgeseko Jaialdian, Soinu Banda Onenari saria, hain zuzen be, Bingen Mendizabalek eta Koldo Uriartek sortutakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu