Mendiko 54 film aurkeztuko ditu Sail Ofizialean BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak

Bizkaie! 2020-10-20 09:46   Zinemea

Abenduaren 4tik 13ra, presentzialla eta online izango da 2020ko edizinoa.



Nazinoarteko mendiko pelikula onenak Bilbon pantailaratuko ditue abenduko lehen hamabostaldian, 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Festibalaren 13. edizinoan. Hamazortzi herrialde ordezkatzen dituen 54 film aurkeztuko ditue aurtengo lehiaketan, Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintzea Bilbora ekarriz. 
 
Datuak 

  • 175 lan aurkeztu dira festibalera, 36 herrialde ordezkatuz. Sekula baino kopuru handiagoa.  
  • Sail Ofizialerako 54 film hautatu dira, 18 herrialde ordezkatuz. 
  • AEB (11), Espainia (10) eta Frantzia (7) dira jatorri nagusiak.  
  • Alemania (2), Australia (1), Austria (1), Brasil (1), Eslovakia (1), Erresuma Batua (3), Finlandia (1), Grezia (1), Hego Korea (1), Italia (3), Kanada (3), Norvegia (1), Polonia (2), Suitza (3) eta Zeelanda Barria (1). 
  • Euskal Herrian produzidutako filmak 5 dira, horreetako 4 jatorrizko bersinoan euskeraz eta danek hautatu dabe Mendi Film nazinoarteko estreinaldia egiteko. 
  • Estreinaldiak:  
    • 7 Nazinoartekoak. 
    • 1 Europa mailakoa. 
    • 28 Espainia mailakoak. 
    • 18 Euskadi mailakoak.
  • 24.000€ banatuko dira.

 

Euskalduna, Golem, BBK Sala eta online
 
Pelikula honeek guztiak eta lehiaz kanpoko Zabalandi sailean proiektauko diranak, Bilboko Euskalduna Jauregian, BBK Salan eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan eskainiko dira. Areto horreetan ospatuko da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia presentziala, publikoagaz, sasoi horretan Covid-19 pandemiari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak bermatuta.  
 
Eta lehenengo aldiz, online be jarraitu ahal izango dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia edukiak: Sail Ofizialeko filmak, mahai-inguruak, b erbaldiak eta ekitaldi bereziak, nahieran ikusi eta gozau ahal izango dira, festibal sasoian. 
 
Programazinoaren barri aurrerago emongo dabe.   
 
Epaimahaia 
 
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko Sail Ofizialeko pelikulak epaitzeko arduera talde honek izango dau: 
 
  • Asier Altuna Iza, zinema zuzendaria eta gidoigilea.  
  • Paula Olaz Moratinos, zinema, telebista, antzerki, dantza eta bideo-jokoetarako soinu banda sortzailea.
  • Itziar García Zubiri, dokumentaletan espezializautako sormen produktorea. 
  • Iwona Zielińska-Sąsiada, kultura kudeatzailea eta musika eta kirol proiektuen koordinatzailea Madrilgo Poloniar Kultur Institutuan. 
  • Jon San Sebastián López, ikus-entzunezko baliabideetako ikaslea 

 
Sail Ofiziala 2020: Filmak 
 
A DREAM OF EDWIM DRUMMOND   | Zuz: Paul Diffley / Erresuma Batua, 2020 .

A PLEA FOR REFUGE   | Zuz: Daniel Holmes / Estatu Batuak, 2019.

A THOUNSAND WAYS TO KISS THE GROUND   | Zuz: Henna Taylor / Estatu Batuak, 2020.
 
ACONCAGUA, LA TRAVERSÉE SANS RETOUR   | Zuz: Antoine Girard / Frantzia, 2020.

ALPINIST – CONFESSION OF A CAMERAMAN   | Zuz: Minchul Kim / Korea, 2019.
 
ATERPEAN ATERI   | Zuz: Ruben Crespo Perez / Euskal Herria, 2020.

BEYOND THE BACKYARD: THE NATION’S RIVER   | Zuz: Michael Stevens / Estatu Batuak, 2019.
 
BYC KOBIETA W HIMALAJACH (To Be a Woman in the Himalayas)   | Zuz: Eliza Kubarska / Polonia, 2018.
 
CARIE   | Zuz: Achille Mauri / Italia, 2020.
 
CHARGE 2   | Zuz: Anthony Bonello / Kanada, 2020.

DER BÄR IN MIR (Bear-Like)   | Zuz: Roman Droux / Suitza, 2019.
 
DIE GROBE ZINNE (The Great Peak)   | Zuz: Reinhold Messner / Italia, 2019.

EL GRAN HITO | Zuz: Ignasi López Fábregas / Espainia, 2020.

ÉRIC ESCOFFIER, LA FUREUR DE VIVRE   | Zuz: Bertrand Delapierre & Séverine Gauci / Frantzia, 2020. 

EVEREST – THE HARD
 WAY   | Zuz: Pavol Barabás / Eslovakia, 2020.

FORESIGHT   | Zuz: Dario Tubaldo / Italia, 2020.

FREE AS CAN BE   | Zuz: Samuel Crossley / Estatu Batuak, 2020.
 
HARDA – THE TOUGH   | Zuz: Marcin Polar / Polonia, 2019.
 
HERA’S ANGELS   | Zuz: Constantine Papanicolau / Grezia, 2019.
 
HILLARY - OCEAN TO SKY   | Zuz: Michael Dillon / Australia, 2019.
 
INTO THE CANYON   | Zuz: Peter McBride / Estatu Batuak, 2019.
 
IPARRALDEAN   | Zuz: Romain Jamet / Frantzia, Euskal Herria, 2020.

JURRIA: GUARDIANES DEL GARROTE   | Zuz: Pedro Cubiles Quintana / Espainia, 2020.

L’ESCALADE LIBÉRÉE   | Zuz: Benoit Regord / Frantzia, 2020.
 
LE MARATHON DE KATHERINE   | Zuz: Nicolas Falquet / Suitza, 2019.

LIFELINES   | Zuz: Frank Kretschmann / Alemania, 2020.
 
MENDIAN HIL, HIRIAN HIL   | Zuz: Iñaki Peña Bandres / Euskal Herria, 2020.
 
METANOIA   | Zuz: Florian Gassner / Alemania, 2020.
 
MYRTLE SIMPSON: A LIFE ON ICE   | Zuz: Leigh Anne Sldes / Estatu Batuak, 2019.
 
NORTH COUNTRY   | Zuz: Nick Martini / Estatu Batuak, 2019.
 
ORIGENS, A GRANDE ESCALADA   | Zuz: Murilo Vargas / Brasil, 2019.
 
OUT OF THE BLUE   | Zuz: Davina Beyloos Montaz-Rosset & Sébastien Montaz-Rosset / Frantzia, 2020.
 
POLYFONATURA   | Zuz: Jon Vatne / Norvegia, 2019.
 
PYRÉNÉISME D’HIER ET D’AUJOURD’HUI   | Zuz: Laurence Fleury / Frantzia, 2019.
 
SALTO IS THE KING   | Zuz: Pavol Barabás / Eslovakia, 2020.
 
SHARED VISION   | Zuz: Keith Partridge / Erresuma Batua, 2019.

SIN LÍMITE   | Zuz: Daniel Fernández Cañadas / Espainia, 2019.
 
SINGLEHANDED   | Zuz: Stash Wislocki / Estatu Batuak, 2020.
 
SLACK SISTERS   | Zuz: Kelly Greenheart / Estatu Batuak, 2020.
 
SPECIAL RUN   | Zuz: Isabelle Häcki / Suitza, 2019.
 
SPELLBOUND   | Zuz: Richard Sidey / Zeelanda Berria, 2020.
 
SWEET HOME KAMCHATKA   | Zuz: Pep Cuberes Esgleas & Xavier Esgleas Tarifa / Espainia, 2020.

TENTE LAGUNILLA – UNA FILOSOFIA DE VIDA   | Zuz: Javier Cuevas Caballero / Espainia, 2020.

TERRA INCOGNITA – A EXPEDITION TO CLIMB SIBERIA’S UNKNOWN TOWERS   | Zuz: Corey Rich / Austria, 2018.
 
THE CHAIRLIFT   | Zuz: Mike Douglas / Kanada, 2020.
 
THE RED LAKE PARTY   | Zuz: Vladimir Cellier / Frantzia, 2019.

THE TEARS OF SHIVA   | Zuz: Mikel Sarasola / Euskal Herria 2020.

THE WURL
   | Zuz: Anthony Bonello / Kanada, 2020.

THIS LAND   | Zuz: Whit Hassett & Chelsea Jolly / Estatu Batuak, 2019.

UNDISCOVERED  | Zuz: Chris Prescott / Erresuma Batua, 2019.

URMUGA   | Zuz: Mattin Zeberio Larraza /  Euskal Herria 2020.

VAELTAJAT - WANDERING IN THE WHITE   | Zuz: Otto Heikola / Finlandia, 2019. 

VALHALLA, CIELO DE ROCA   | Zuz: Karel Downsbrough, Esteban Lahoz & Sergi Latorre, David López / Espainia, 2020.

WHEN GLACIERS GO   | Zuz: Corey Robinson / Estatu Batuak, 2020. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu