Eskola Kirola irailaren 28an hasiko da
2020-09-25 10:00 KirolaUmeak programan inskribiduteko aldia abenduaren 23an amaituko da.
Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputadu Lorea Bilbaok Eskola Kirola 2020-2021 programearen hasierearen barri emon eta adierazo dau izena emoteko ezarritako baldintzak beteten ditun erakundeek irailaren 28an ekin ahal izango deutseela entrenamenduei; kontaktu fisikoa murriztu egingo da, entrenamenduak ikusle barik egingo dira eta, egoera epidemiologikoak hobera egin ezean, ez da lehiaketarik izango.
Gure ustez taldea babesteko modurik onena da. Entrenamenduak erraz kontroletako moduko kirol-jarduerak dira; ezinbestekoa da taldeak ez nahastea.
Euskera, Kultura eta Kirol Saileko diputaduak azpimarratu dau Eskola Kirola ez dala bertan behera itxi: Eusko Jaurlaritzearen eskaerea aintzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak abuztuaren amaieran erabagi eban Eskola Kirolaren hasierea atzeratzea. Hiru foru aldundiek onartu genduan atzerapena.
Programearen hasierea atzeratzeko arrazoi bi egon dira: Batetik, ikasturte barriaren hasierea leuntzea eta erraztea, sei hilebete eskolatik kanpo egon ondoren. Eskola Kirolean parte hartzen daben erakundeei jarduerak atontzeko astia emotea. Hori dala eta, kontuan izan behar da abuztuan Eskola Kirolaren Euskal Batzordean arautegi orokorra adostu ebela Eusko Jaurlaritzeak eta hiru aldundiek. Arautegi hori oinarritzat hartuta, Eskola Kirolaren antolakuntzan parte hartzen daben erakunde guztiek bete beharreko jardun-protokoloa atondu dabe. Hori guztia abuztuan onetsi zan; orduan, batzorde horretan bertan honako erabagiak hartu ziran: teknikariak trebatzea, osasun-arduraduna egotea eta programan parte hartzen dabenek protokoloa onartzeko konpromisoa hartzea.
Kirol-jardunaren hasierea atzeratu arren, izena emoteko aldiaren hasierea ez zan aldatu (irailak 1), ebazpen hori Eusko Jaurlaritzeak aldundiei programearen hasierea atzeratzeko eskatu baino lehen onetsi zan eta. Izena emoteko aldia ez aldatzeko erabagia Eusko Jaurlaritzeari eta beste foru aldundiei jakinarazo jaken eta gero interesdunei be bai: ikastetxeei, kirol taldeak, federazinoak...), eta udalei (kirol-instalazinoen jaubeak diralako).
Izena emoteko aldia ez aldatzea onuragarria izango da, esate baterako, kirol-jarduna hasi ondoren ez da izango atzerapenik izapide administratiboen eraginez, hasieran ezarritakoaren arabera egingo dira eta. Ganera, erakundeek astia izango dabe egoera barrira egokitzeko, programea ikasturteagaz batera hasiko da eta horri esker umeak errazago moldatuko dira eskolako erritmora.
Edozelan be, gaur egungo egoerea zein berezia dan kontuan hartuta, umeak programan inskribiduteko aldia abenduaren 23an amaituko da.
Entrenamenduak
Entrenamendu fisikoa kanpoan egingo da.
Entrenamendu-taldeetako kideen kopurua ezin da izan aldi bakotxean ezarritako gehienekoa baino handiagoa.
Entrenamendu-txanden artean instalazinoak garbitu eta desinfektau egingo dira.
Hasieran kirolariak banaka entrenauko dira, batez be prestakuntza fisikoa eta lesinoen prebentzinoa; gero, apurka-apurka, talde txikietan edo postuka entrenauko dira eta azkenean talde osoa batu ahal izango da (talde-kiroletan).
Ahal dala, kirol-jardunean gitxieneko segurtasun-distantziari eutsiko jako, kirolarien arteko kontaktua nahitaezkoa danean izan ezik.
Entrenamenduetako sartu-urtenetan kirolariak gitxienez 1,5 metrora egon beharko dira alkarrengandik.
Entrenamenduak ikuslerik barik egingo dira.
Hainbat kirolarik material bera erabili behar badabe, gomendatzen diran higiene eta garbiketa neurriak aplikauko dira.
Aldagelak ezin izango dira erabili.
Kirol-jardunean izan ezik, maskarea ipinita euki behar da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!