Bizkaiko kultureari buruzko dokumentalak egiteko deialdia prest
2020-08-18 11:38 ZinemeaForu Aldundiak 100.000 euro erabiliko ditu proiektu horreei laguntzeko.
Bizkaiko kulturea batu eta zabaltzen daben ikus-entzunezko dokumentalak bultzatu nahi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Horretarako, 100.000 euroko partidea erabiltea erabagi dau, eta diru-laguntzinoa eskuratzeko epeen eta arauen deialdia onartu. Produkzino eta zabalkunderako epeak luzatu egin ditu, ganera.
Egitasmo honen helburu nagusia Bizkaiko kulturearen balioak erakusten dituen lanak bultzatzea da, horreek balioak herritar gehiagogana heldu daitezan eta kulturearen inguruko dokumentalen arloan eskaintza eguneratu eta kalidadezkoa egon daiten. Orain, ganera, Covid-19aren pandemia agertu da, eta horregaitik epeak eta baldintzak malgutzearen alde egin dau Foru Aldundiak.
Ikus-entzunezkoen sektoreak izan dauen derrigorrezko geldialdia kontuan hartuta, 2020an hasitako produkzinoak 2021ean be martxan egotea onartuko dabe deialdi honetan. Eskabideak egiteko epea aurtengo irailaren 17an amaituko dan arren, produkzino eta zabalkundea atzeratu egin ahal izango dira.
Dokumentalak egiteko laguntzinoak enpresek zein norbanakoek eskatu leikiez, proiektu bakar bat eskatzaile bakotxeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!