Proiektuen Poltsa, ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorerako
2020-07-24 10:40 ZinemeaProiektuak aurkezteko azken eguna abuztuaren 31 izango da.
Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiaren zein ZINEBIren bidez (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia), Proiektuen Poltsa sustatu gura dau, 101.640 euroz hornidua, ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorerako, Bilbo ikus-entzunezkoen bidez sustatzearren.
Dirulaguntzon helburua da Bílboko ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorea babestu, lagundu eta sustatzea, egungo egoeran bertan behera itxitako asmoakaitik egoera larrian baitago.
Kontuak kontu, uriko ikus-entzunezkoak eragitearren eta laguntzearren, Udalak dei egiten deutse Bilbon sektorean dabizen enpresei parte hartu deien ikus-entzunezkoen proiektuen funts honetan, helburua baita uriaren sustapena. Alde horretatik, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Saileko zinegotziaren ustez, 'hau da momentua fikzinoaz besteko lanak, bideoak eta obrak egiteko, dokumentalak, erakunde-bideoak eta sustapen-iragarkiak, gogoeta eragitearren eta balioa emotearren uriko kultur eta turismo aktiboei'.
Oinarriak eta baldintzak
Poltsa hau Bilboko ikus-entzunezkoen bidez sustatzeko proiektu baterako da eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren arloan, Bilboko produktore eta alkarte profesional guztiek parte hartu ahal izango dabe; parte-hartzaile bakotxak, gehienez be, proiektu bana aurkeztu ahal izango dau eta lanak ez dira izango 45 minutu baino iraupen luzeagokoak.
Proiektuak zinebi@zinebi.eus posta elektronikoko helbidera bialdu behar dira eta gaiaren eremuan adierazo Bilbo ikus-entzunezkoen bidez sustatzeko proiektuen poltsa, ikus-entzunezkoen edo/eta zinematografiaren sektorerako. Proiektuak aurkezteko azken eguna abuztuaren 31 izango da eta euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira.
Hautatutako lan guztiak 2020ko abenduaren 15a baino lehen amaitu eta entregau behar dira eta argitaratu bakoak izan behar dabe; hori dala eta, jaialdietan eta jentaurrean erakutsi bakoak izan behar dabe, zinema-aretoetan estreinau bakoak, merkaturatu bakoak eta telebista kanaletan emon bakoak. Hemengoak zein nazinoartekoak onartuko dira, VOD plataformatan edo on-ine emon bakoak diranean.
Balorazinorik onena jasotako 6 proiektuak hautatuko dira eta bakotxak 14.000 euro jasoko ditu.
Hautatutako ikus-entzunezkoak Udalaren web atarietan ipiniko dira (Kultura Saila, Udalaren zinema jaialdiak, Bilbao Bizkaia Film Comission, kultur zentroak, kultur eta merkataritza alkarteak, turismo bulegoak...) eta Udalak egokitzat joten dituan leku, ekitaldi eta kultur zentroetan erakutsiko ditue.
#Bilbaoaurrera
Diru-laguntza hau Bilboko Udalak hilebeteokaz kulturarako eta kultur eragileentzako abian jarritako hamar neurrien artean dator eta kultur arloa eta eragileak ditu helburu, uriko kultur sareari lagundu eta sustatzearren. Planaren barruan datoz jasota, hain zuzen, plan horrek, 15 miloe euroko inbersinoa eginez eta 50 neurri ezarriz, COVID-19 gatxaren krisi sanitarioak uriko personei eta enpresei eragindako ondorioak arindu nahi ditu, personak eta enpresak suspertu eta oneratzen lagunduz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!