Erantzun bikaina izan dau 2020ko Animakom Jaialdiak

Bizkaie! 2020-07-13 13:47   Zinemea

Mercedes Marro bilbotarraren Star Bright izenburukoak, barriz, Laboral Kutxa saria irabazi dau.

Animakom, Bilboko IV. Nazinoarteko Animazino Zinemaldia bart amaitu da saritutako film laburren proiekzinoagaz Bilborock aretoan. Jentearen erantzuna bikaina izan da.

Palmaresari jagokonez, Pedro Casavecchia argentinarraren Pulsion eta Gaspar Chabaud belgikarraren Airhead!, filmek nazinoarteko eta ikasleen lehiaketea irabazi dabe.

Mercedes Marro bilbotarraren Star Bright izenburukoak, barriz, Laboral Kutxa saria irabazi dau Euskal Film Laburren kategorian.

Bere aldetik, Nadja Andrasev zuzendari hungariarraren Sinbiosiak film laburrari esker sari bi irabazi ditu,  publikoarena eta Zinemaldiaren zuzendari onenaren saria Zinemakumeak Gara! festbalaren eskutik. Irabazleen zerrenda osoa eta film laburren irabazleak www.animakom.com webgunean topau daitekez.

Kontuak kontu, giro ona, proiekzinoak eta berbaldiak protagonista izan dituan zinemaldia amaitu da, online eta aurrez aurre, bertoko zein kanpoko gonbidatuak izan dira inkomunikazinoaren ondoren egindako lehen zinema jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu