'Hamar zinema urte, hamaika ikusteko'

Bizkaie! 2020-07-03 10:08   Zinemea

ZumirikiOskar Alegriaren azken film luzearen estreinaldia garagarrilaren 7an izango da.

Azkuna Zentroa Bilboko kultura zinematografikoaren erreferentzia-gunea da era askotako publikoarentzat, zirkuitu komertzialetan normalean izaten ez diran aukerak dituana. 2020an, 10 urte beteko dira Azkuna Zentroa eta Golem batu ziranetik, ikusleei munduko hainbat produkzino eskaintzeko. Lotura hori gogoratzeko, Hamar zinema urte, hamaika ikusteko izeneko ziklo berezi bat atondu dabe azken hamarkadan karteldegian izandako lanik nabarmenenak erakusteko eta, beraz, garagarriletik irailera bitarteko eguenetan, saio bikotxean (17:15ean eta 19:45ean), 10 film emongo ditue, besteak beste, Michael Haneke, Françoise Ozon eta Mia Hansen-Løve zuzendari txalotuen filmakaz. Garagarrilaren 9an hasi da zikloa, Hævnen (Civilization) (2010) drama dano-suediarragaz. Susanne Biek zuzendu eban eta 2011an ingelesezkoa ez dan film onenaren Urrezko Globo-saria eta 2010ean atzerriko film onenaren Oscar saria irabazi zituan.


Golem eta Azkuna Zentroa. Hamar zinema urte, hamaika ikusteko egitaraua

Garagarrilak 9: Hævnen Civilization (2010). Zuzendaria: Susanne Bie.
Garagarrilak 16: Jodaeiye Nader az Simin (2011). Zuzendaria: Asghar Farhadi.
Garagarrilak 23: Dans la maison (2012). Zuzendaria: Françoise Ozon.
Garagarrilak 30: Amour (2012). Zuzendaria: Michael Haneke.
Abuztuak 6: La belle saison (2015). Zuzendaria: Catherine Corsin.
Abuztuak 13: L’Avenir (2016). Zuzendaria: Mia Hansen-Løve.
Abuztuak 20: Toivon tuolla puolen (2017). Zuzendaria: Aki Kaurismaki.
Abuztuak 27: Bar Bahar (2016). Zuzendaria: Maysaloun Hamoud.
Irailak 3: Toni Erdmann (2016). Zuzendaria: Maren Ade.
Irailak 10 Manbiki Kazoku (2018) Zuzendaria: Hirokazu Koreeda.

Sarrerak: Golem Alhondiga zinemetako takiletan eta golem.es webgunean  4 € /3 € Az txartelagaz.


Bideotik 2020

2020ko BIdeOtik, ikus-entzunezko bestelako narrazioei begira programearen amaieran, Oskar Alegria zuzendari euskaldunaren azken film luzearen estreinaldia izango da, garagarrilaren 7an (17:00etan eta 19:00etan)Zumiriki (2019) filma, hain zuzen. Bizitzeari buruz hausnartzeko eta natureagaz adiskidetzeko film iradokitzaile honek ikusleen txaloak jaso zituan Veneziako azken Mostran. 

Bideotik 2021 be martxan dator eta dagoeneko lanak aurkeztu daitekez 2020ko bagilaren 15etik irailaren 30era bitartean, Festhome plataformearen bidez edo mezu elektroniko bat bialduz helbide honetara: deialdiak@azkunazentroa.eus.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu