IV. Animakom Fest, garagarrilaren 6tik 12ra

Bizkaie! 2020-06-30 13:38   Zinemea

Animakom saria emongo deutse Nina Paley-ri bere jarduera profesionalagaitik (Online).

Bilborock Aretoan izango dira Animakom Fest, Bilboko Nazinoarteko Animazino Jaialdiaren laugarren edizinoko jarduerak, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

120 nazinoarteko film labur baino gehiago eta lau arlo lehiakor (profesionala, ikasleena, Euskal Herriko film laburrak eta bideoklip animatuak) aurreikusi ditue. Animakom Fest-ek atzeratu egin behar izan eban bere ospakizuna (2020ko apirilerako aurreikusia egoan), COVID19 pandemiak eragindako alarma egoereagaitik.

Jaialdiko ekintza nagusian, garagarrilaren 6an, Animakom saria emongo deutse Nina Paley egileari bere jarduera profesionalagaitik (Online). Saria emoteko ekitaldiaren aurretik online eta aurrez aurre, haren obra guztiak erakutsiko ditue, baita Sita Sings The Blues eta Seder-Masochism film luzeak be.

Proiekzinoez gan, programea biribilduko da masterclass bigaz: barikuan, garagarrilaren 10ean, Klaus film luzearen inguruan (Juan Luis González animatzaileagaz) eta zapatuan, garagarrilaren 11an, BoJack Horseman Netflix-eko telesail arrakastatsuari -Amy Winfrey eta Peter Merryman zuzendariakaz online eta Free Churro atala proiekzinoa.

Edizino honetan, programa osoa onlinean be jarraitu daiteke hemen.

Animakom Fest Asociación Develop-ek antolatutako jaialdia da Abrakam Estudio eta Media Attack produktoreakaz alkarlanean eta Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, SGAE Fundazinoa, Laboral Kutxa, Mondragon Unibersidadea eta Euskal Herriko Zinema Eskolearen - ECPVren babesari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu