18. Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldia Donostian

Bizkaie! 2020-06-23 09:35   Zinemea

Bagilaren 23an, Ernest Lluch, libre y atrevido (2020) eskainiko dabe.

Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldia Donostiako Antzoki Zaharrean egingo da, Donostiako Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Osasun larrialdiagaitik pasa dan apirilean ezin izan bazan be, erakustaldi horretan, hiru dokumental proiektauko ditue: Apaga la luz y verás (2020) dokumental autobiografikoa da, ikusmen gitxiko Ibon Casas musikari eta musikagileari buruz; Ernest Lluch, libre y atrevido (2020), barriz, ETAk hildako politikari sozialistari buruzkoa da; Bi urte, barriz, lau hile eta egun bat (2020) Euskadiko kontzientzia eragozpenaren eta antimilitarismoaren mobimentuari buruzkoa da.


Programazinoa

Bagilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Apaga la luz y verás (2020).

Bagilaren 23an, 19:00etan, Ernest Lluch, libre y atrevido (2020).

Bagilaren 24an, 19:00etan, Bi urte, lau hilebete eta egun bat (2020).

Pelikulak horreen lantaldeek eta protagonistek eurek aurkeztuko ditue antzokian.

Antzoki Zaharreko edukierea % 50 murriztuko da eta jagokozan neurri sanitario guztiak beteko dira.

Sarrerak (4,50€) salgai Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta www.donostiakultura/sarrerak webgunean.

 Informazino gehiago hemen



Filmin online plataformea

Orain aste batzuk, kanal bat edegi eben Filmin online plataforman. Kanalak Giza Eskubideen Zinemaldiaren komisariotzea dau eta bertatik aurreko zinemaldietako pelikuletara sartu daiteke, baita bere ibilbideagaitik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuetara, gizarte-gaiak jorratzen dituen emakumezko errealizadoreen zinema lanetara eta euskal produkzinoei buruzko atal batera be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu