Euskal sektoreak indar handia izango dau Cannesen

Bizkaie! 2020-06-23 08:16   Zinemea

Marché du Filmek 8.500 parte-hartzaile baino gehiago batuko ditu.

Azoka birtuala bagilaren 26an amaituko da. Nazinoarteko zinemagintza-industria eta ha osotzen daben profesionalak babestea da hitzorduaren helburua.

Sitgeseko jaialdiak Paul Urkijoren Irati lana Fantastic 7 forumean parte hartzeko aukeratu eban eta zuzendari gasteiztarrak bertan aurkeztuko dau proiektua.

Annecyko Jaialdian Homeless Home film laburragaz Epaimahaiaren Saria irabazi ondoren, UniKo etxeko Ivan Miñambres produktorea ACE Animation Specialek, Animation!-ek (Ventana Sur) eta Mifak (Annecy Festival) antolatutako Animation Speed Meetings-etan parte hartzeko hautatu dabe Unicorn Wars lanagaz.

Beste bi euskal proiektu ICAAk antolatutako ‘10 Promising Spanish Projects in Development topaketan ikusgai egongo dira: Pimpi & Nella Filmsen, Marmoka filmsen, Corpus Filmsen eta Arena Comunicación Audiovisualen Tetuan; eta Jaibo Filmsen eta Apellaniz & De Sosaren Espiritu Sagrado.

Canneseko jaialdiko Marché du Film merkatuan euskal presentzia nabarmena dago, izan be, Euskadin Zineuskadiren laguntzeagaz egindako hainbat proiekturen erakusleiho bihurtuko da eta sektoreak bizi dauen sormen-momentu ona erakutsiko dau, pandemiak eragindako osasun-egoerak ekarritako zailtasun guztiak gorabehera.

Nabarmentzekoa da Paul Urkijoren indarra, Irati filma Sitgeseko jaialdiak hautatu dauelako Fantastic 7 forumean parte hartzeko. Hori dala eta, zuzendari gasteiztarrak bere lana Frantziako hitzorduan aurkezteko aukerea izango dau. Era berean, Annecyko Jaialdian Homeless Home film laburragaz Epaimahaiaren Saria irabazi ondoren, UniKo etxeko Ivan Miñambresek ACE Animation Specialek, Animation!-ek (Ventana Sur) eta Mifak (Aneccy Festival) antolatutako Animation Speed Meetings jardunaldietan parte hartuko du, Alberto Vázquezek zuzendutako Unicorn Wars film luzeagaz.

Beste euskal lan bi ICAAk antolatutako ‘10 Promising Spanish Projects in Development topaketan ikusgai egongo dira: Pimpi & Nella Films, Marmoka films, Corpus Films eta Arena Comunicación Audiovisual produkzino-etxeen Tetuán pelikulea. Film hori (ez-fikzinokoa) Iratxe Fresnedak zuzendu dau eta Gentzane Martínez da produktorea. Bestalde, Jaibo Filmsen eta Apellaniz & De Sosaren Espíritu Sagrado filma be hautatu dabe. Chema García Ibarra da proiektuaren zuzendaria eta Marina Perales Marhuenda produktore nagusia.

Era berean, Itziar Leemans, Tamara Lucarini eta Esti Urresola, Tabakalerak gidatutako NOKA Mentoring programako lehen edizinoko hiru partaideak, Marché du Film jaialdian akreditauta dagoz, lantzen dagozan film luzeen proiektuei jarraipena emoteko eta merkatu horrek eskaintzen dituan tresnak hurretik ezagutzeko.

Azpimarratzekoa da, gainera, Basque Audiovisual plataformeak Cinema from Spain standean izango dauen espazio birtuala, Colorful Diversity atalean. Just Spainted!, Espainiako zinemearen nazinoarteko sustapenerako kanpaina barriak, irudi barritua dakar eta autonomia-erkidegoak hartzen ditu. Erkidego bakotxak edizinoaren eta film barrienen talentu nabarmenei ikusgarritasuna emoten deutse, bai eta eskualdeetako funtsei eta lurraldeetako pizgarri fiskalei be. 2020ko udabarriko produkzino nabarmenei buruzko katalogoa ezagutzera emongo dabe.

Market Screening-etan nazinoarteko erosle eta eragile estrategikoentzat programautako filmen artean be nabarmena da euskal presentzia: Hautatutako euskal lanak, Bye bye Mr Etxebeste!, Telmo Esnalek eta Asier Altunak (Filmax-ek banatutakoa) zuzendutako Agur Etxebeste, eta Miguel Ángel Jiménezen Window to the sea (Heretic Outrichek antzeztua) dira.

Marché du Filmek nazinoarteko industria zinematografikoari babesa emoten jarraitzeko eta profesionalei laguntzeko helburua dauka eta guztira 8.500 parte-hartzaile baino gehiago batuko ditu; 250 postu eta 60 pabilioi inguru. Programan, parte-hartzaileei zuzendutako 1.200 online proiekzino baino gehiago eskainiko dira eta, aldi berean, 2.300 film luze izango dira eskuragarri merkatuan. Hitzordu birtual honetan, 150 ekitaldi baino gehiago, panelak, berbaldiak, Speed meetings topaketak, mahai-inguruak eta zinemako musikagileen kontzertu esklusiboak be eskainiko dira Cannesen profesionalentzat. Ekitaldi horreetako batzuk zuzenean jarraitu ahal izango dira jaialdiaren webgunearen eta Facebookeko profilaren bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu