Zabalik 15. Punto de Vistaren atal ofizialean filmak inskribiduteko epea

Bizkaie! 2020-06-19 13:07   Zinemea

Irailaren 18ean amaituko da filmak aurkezteko epea.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazinoarteko Jaialdiak hamabosgarren edizinoko atal ofizialean filmak aurkezteko epea edegi dau. 2020ko irailaren 18ean amaituko da filmak inskribiduteko epea; inskribiduteko formularioa hemen

Iruñean, 2021eko martiaren 15etik 20ra bitartean izango da XV. Punto de Vista.

2018ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek hartu leikie parte jaialdiaren atal ofizialean, edozein nazionalidadetakoak izanik be. Ez dira onartuko ez fikzinoko filmak, ez instituzionalak edo publizidadekoak, ezta erreportajeak edo kazetaritza-izakerako lanak be. Ez dago mugaketarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzeari jagokenez.

Inskripzinoa doban da.

Hautaketa batzordea

Punto de Vista 2021 jaialdiaren atal ofizialaren hautaketa-batzordea jaialdiaren zuzendaritza artistikoak eta zinema dokumentaleko adituek osotuko dabe. Abenduan zehar emongo ditu ezagutzera aukeratutako filmak. Batzordearen helburua lanak jaialdiari berezko jakezan kalidade eta sormen-idea eta erispideen arabera aukeratzea izango da:

Punto de Vista maila desbardinetan topaketak sortzeko espazioa da, gero eta hobeagoa izateko asmoz, barrikuntzea helburu.

Punto de Vistak arreta berezia emoten deutse proposamen ausartak, bilaketea helburu dabenak, aurkezten dituen ikus-entzunezko sortzaileei.

Punto de Vistak errealizadoreek filmen subjektuei zein ikusleei erakusten deutsen konpromiso etikoa baloretan dau.

Punto de Vistaren atal ofizialak errealidadearen ezagutza eta adierazpen independentea ahalbidetzen ditu.

Ez-fikzinoko zinemagintzea goraipatu nahi dau Punto de Vistak.

Aurreko edizinoetan bezela, mundu osoko produkzinoak batuko dituan sekzino ofizial bat eratzea dau jaialdiak helburu, alkarren kontra lehiatuko diralako errealidadea antzemoteko modu desbardinakaz, ikuspuntu desbardinak baititue, barritzaileak, independenteak eta maila sozielaen konprometituak beti.


Epaimahaia eta sariak

Laster, jaialdiaren antolakuntza-batzordea eratuko da, nazinoarteko epaimahai, izentau eta haren kideak aukeratuko dituana, sektoreko aditu eta profesionalen artean. Punto de Vista 2021 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazinoarteko Jaialdiaren amaiera-ekitaldian emongo dau irabazleen barri.

Epaimahai sari ofizialak erabagiko ditu: Film onenari Punto de Vista sari nagusia, 10.000 eurokoa. Epaimahaiak bere ustez jaialdiaren sekzino ofizialaren film onena izandakoa proponiduko dau, modu arrazoituan, sarirako, iraupena eta nazionalidadea edozein izanik be; zuzendaritza onenari Jean Vigo sari nagusia, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigoren figurea ohoratu nahi dau eta haren lana adierazoten daben balio etiko eta formalak ondoen islatzen dituan atal ofizialeko filma proponiduko dau, modu arrazoituan, sarirako; film labur onenari saria, 3.000 eurokoa. 35 minutuko edo gitxiagoko film onena proponiduko da, modu arrazoituan, sarirako; aipamen bereziak: Epaimahaiak gehienez aitamen berezi bi egin leikez, sari ekonomiko bakoak biak.

Era berean, hurrengo sari bereziak ezarri dira:

Film onenari ikusleen sari berezia, 1.650 eurokoa.

Film onenari gazteen saria, 1.500 eurokoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu