Euskerea ikasteko diru-laguntzinoak Bilbon

Bizkaie! 2020-06-11 11:14   Euskerea berbagai

Transmisinoan eragin handiena daben kolektiboentzako deialdia da.

Bilboko Udalak euskerea ikasteko diru-laguntzinoen eskaerak egiteko epea zabalduko dau bihar, barikua, bagilak 12. Deialdian 210.000 euro banatuko ditue. Helburua zera da, umeen eta gazteen hizkuntza-transmisinoan eragin handiena daben kolektiboetan euskerearen ezagutzea eta erabilerea sustatzea, eta euskerea komunikazinorako tresnea izatea bilbotarren egunerokoan.

Hainbat kolektibok eskatu leikiez laguntzinook: Gurasoek (2006tik hona jaiotako seme-alabak baditue), ume eta gazteen aisialdiko eta kiroletako begiraleek eta diru-sarreren deialdian adierazotako kopurura heltzen ez diran familiek. Ezinbestekoa da Bilbon erroldatuta egotea eta 2019-2020 ikasturtean euskera ikastaroak jaso izana.

Eskaerak garagarrilaren 9ra arte aurkeztu behar dira erregistroan. Udalak, ahal bada, tramitea online egiteko eskatu deutse interesdunei, www.bilbao.eus webgunean. Posta ziurtatuaren bidez be egin leiteke, Erregistro Orokorrera bialduta, helbide honetara: Bilboko Udala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza, 12, beheko solairua, 48007 Bilbo. Aldez aurretik hitzordua eskatzeko, webgunean edo 010 eta 94 010 010 telefono zenbakietan.

Aurreko ikasturtean 280 personak jaso eben laguntzino ekonomiko hau; gehienak gurasoak. Euskerea Sustatzeko Udal Ekintza Planaren parte da deialdia. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu