Barriro ekin deutse 'Ilargi guztiak' dramearen filmazinoari

Bizkaie! 2020-06-03 10:55   Zinemea

Filma euskeraz dago: hikaz, antxinako kolorea emoteko eta nafar kutsuakaz filma Nafarroan hasten baita.

Igor Legarreta zinemagile bizkaitarrak zuzentzen dauen bigarren luzearen filmazino lanak laugarren astean eten behar izan zituen, Covid-19 pandemiak eragindako krisiagaitik.

Filma lehenengoetakoa izan da birusa ez daiten zabaldu ikusentzunezkoen arloan neurriak martxan jarten. Hiru bat aste falta dira lanak amaitzeko eta aktoreak, zuzendaria, laguntzailea, argazki zuzendaria eta kamara taldea gogotsu dagoz nahiz eta filma egiteko kontratetan diran aseguruek ez daben erantzuten holako krisietan.

Haizea Carneros neskatoren lehen luzea da Ilargi Guztiak eta hasierako gorabeherak gaindituta beharrean hasteko gogoz dago.

Igor Legarreta zuzendaria ez da geldi egon berrogeialdian eta Skype eta telelana tarteko dirala nahikoa lanpetuta ibili da; horrek lasaitzeko balio izan deutso baina azken egunotan hara eta hona ibili da baimenak eta bestelakoak bideratzen.

Ilargi Guztiak azken karlistadeetan hasten da, hamabi urteko neskato bat (Haizea Carneros) gatazka baten ondorioz, hilzorian dago. Orduan basotik etorritako emakume misteriotsu bat agertuko da (Itziar Ituño). Eta tratua eskainiko deutso: jagongo dau eta heriotzea gainditzen badau, emakumeagaz geratuko da konpainia egiteko; kontua da ze, egoera horretan neskeak aurrera egin eta horrek lagunduko deuskula denporea zelan pasetan dan ikusteko. Neskeak denporan aurrera egingo dau Cándido (Josean Bengoetxea) ezagutu arte.

Kontuak kontu, filma euskeraz dago: hikaz, antxinako kolorea emoteko eta nafar kutsuakaz filma Nafarroan hasten baita azpimarratu dau zuzendariak. Cuando Dejes de Quererme thrillerraren ondoren, euskaraz filmau dau Igor Legarretak bere bigarren lana.

Aurretik aitatutako aktoreez gan, Zorion Eguileor (El Hoyo), Lier Quesada eta Elena Uriz dagoz antzeztaldean. Ilargi Guztiak Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Pris&Batty Films e Ilargia Films-en koprodukzino bat da Frantziako Noodles Production-egaz batera. EiTBk eta RTVEren babesa dau eta ICAAk, Eusko Jaurlaritzeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu dabe. Filmaxek banatu eta atzerrian salduko dau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu