BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak badauka kartela
2020-06-01 07:55 KirolaSandi Bertoncelj eslovenirrak egin dau Into the light izenburuko posterra.
Zinemaldiko iruditeria osoaren oinarria izango dan argazkia Juliotar Alpeetan, Kanim mendian hartutakoa da. Zuri-baltzekoa izan arren, argia eta edurra buztartzen aparteko lana egin dau eta erantsitako kromatismoari esker indar handiko erretratua da; erretratugileak adierazo dauenez, oso emozionauta, pozarren nago neurea aukeratu dabelako; erretratua ateraneban egunean, baldintza klimatikoka eta argiak eten barik aldatzen ziran, eguzki izpiak behelainoaren zirrikituetatik igaro eta giro dramatikoa sorrarazoten eben. Egoera horretan, konposizino edegia aukeratu eta nire laguntzaileei mendian gora egiteko eskatu neutsen. Besterik ez.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako zuzendari Jabier Baraiazarraren eretxiz, adierazkorra da erretratua, esanguratsua, ziinemaldiaren esentzia erakusten dauelako.
Kontuak kontu, VI. CVCEPhoto Mendi Jarduerako Erretratu Lehiaketan aurkeztutako 60 herrialdetako 499 erretratugile eta 1322 erretratuen artean aukeratu dabe Sandi Bertoncelj eslovenirrarena. Erretratu hori erabiliko dabe BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako antolatzaileek XIII. Mendi zinemaldia iragarteko euskarri legez. Hitzordua abenduaren 4tik 13ra izango da aurten.
Azken buruan, XIII. BBK Mendi Film Bilbao - Bizkaia-rako filmak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 15era arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!