Zurrumurru eta aurreretxien kontrako filma aurkeztuko dabe
2020-05-20 08:50 ZinemeaBarakaldoko gazte batzuk dira egileak.
Kultur Aniztasunaren Nazinoarteko Eguna laster datorrenez, bihar, hilak 21, Barakaldoko gazteek egindako film labur bat aurkeztuko deutse publikoari, Facebook bidez. Migrazinoaren eta migratzaileen inguruan dagozan aurreretxi eta zurrumurruak aitatzen ditu lanak, faltsuak dirala erakusteko. Barakaldoko gizarte edegi eta multikulturalean bizi diran gazteen bizimodua agertzen dau.
Barakaldoko Udalaren Gazte Bulegoa Gazteria Zerbitzuko gazte talde batek grabau dau filma. Horretarako, AMEKADI Euskadiko Bitartekaritzarako Alkarteko hezitzaileen laguntzinoa izan dabe. Proiektua zurrumurruen kontrako estrategiaren barruan dago, sormenetik bizikidetzea lantzeko asmoz. Alkar ezagutu eta kulturen arteko bizikidetza hobetu, aniztasuna baloratuz eta sustatuz, eretxi desbardinak aintzat hartzen eta errespetetan dituan jarrerea da tolerantzia, azaldu dabe bultzatzaileek.
Filma egin dauen gazte taldeak ikasturte osoa daroa bizikidetzearen eta aniztasunaren gaia lantzen, prestakuntza-jardueren bidez. Bilboko eta Getxoko beste gazte talde batzukaz koordinauta, geure inguruan alkarbizitzea bultzatzeko ekimen ugaritan hartu dabe parte. Ganera, irailean zurrumurruen kontrako topaketa zabal baten egon ziran, Madrilen.
Eguenean, maiatzaren 21ean, estreinauko dabe film laburra, 18:00etan, Barakaldoko Gazte Bulegoaren Facebook kontuan. Jonathan Martin Barakaldoko Gazteria zinegotziak hartuko dau parte topaketa birtual horretan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!