Bizkaiak irakurketea sustatzeko erronkea zabaldu dau sare sozialetan

Bizkaie! 2020-04-23 09:22   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak Konektaiztazu zure libururik gustukoenagaz kanpainea atondu dau.

#LiburuekKonektatzenGaituzte traolea erabilita BFAk irakurketen sarea lortu gura dau. Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta, Aldundiak ekimen bat abian jarri dau bere sare sozialetan, herritarrak liburuak gomendatu eta gomendio sare bat sortuz, irakurketea sustatzeko.

Konektaiztazu zure libururik gustukoenagaz erronkea osasun krisiak eragindako ezohiko konfinamendu egoerearen aurrean sortu da, lehen aldiz, Liburuaren Nazinoarteko Eguna Bizkaiko herritarrei hurreratzeko; holan, Aldundiak herritarrak animau nahi ditu beren sare sozialetan liburu gomendatuen sare bat sortu deien. Erakundeak, bada, erabiltzaileak bultzatu nahi ditu beren libururik gustukoenak aitatu eta gura dabena komentau edo proponidu deien.

Ekimen honen bitartez, Aldundiak irakurtzeko ohiturea eta pasinoa sustatu nahi ditu Bizkaiko herritarren artean eta, aldi berean, gizartea ezagutu eta jakintzaren garrantziaz ohartarazo. Gainera, Bizkaiko Aldundiak kulturearen garrantzia nabarmendu eta bultzatu egiten ditu herritarrak ezohiko konfinamendu egoera honetan kultureak, oro har, eta irakurketeak daben garrantziaz gogoetea egin deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu