Barakaldo Antzokia, Facebooken egunero zabalik

Bizkaie! 2020-04-22 10:07   Kulturea

Antzezlanak emoten ditue 20:30ean, eta, zapatuetan, umeentzako saioak.

Itxialdia indarrean egon arren, Barakaldo Antzokiak programazino potoloari eutsi deutso, sare sozialei esker. Etxetik urten ezin daben herritarrakana heltzeko bide zuzena da Facebook, ze egunero emonaldiak ikusi leitekez. Nahi dabenek egin leikie bat antzezlan, kontzertu eta halakoen proiekzinoakaz sare sozial horren bidez, doban.

Saioak egunero izaten dira, beti 20:30ean. Era horretara, askotariko eta kalidadezko programazinoa ipinten dau Barakaldo Antzokiak herritarren eskura, alarma egoereagaitik bertan behera geratu diran zuzeneko emonaldien ordez. Zapatuetakoa saio bikotxa izaten da, ohiko ikuskizunagaz gan umeentzako beste bat be egoten dalako, 17:00etan.

Asteko egunaren arabera, zikloak antolatu ditu Antzokiak. Holan, ikusleak badaki zein egunetan diran jantza emonaldiak, musikea edo antzezlanak. Adi dabilenak sariren bat be irabazi ahal izango dau, Barakaldoko Udalaren arabera lehiaketa batzuk be egongo dira eta.

Horrezaz gan, bideoen, artikuluen, argazkien eta beste euskarri batzuen bidez, kultureagaz lotutako material interesgarria eta bitxikeriak zabalduko ditue sare sozialetan, ikusleen konplizidadea lortzeko asmoz. Eskuko programa berezi bat be argitaratu dabe, jardueraz eta jakingarriz betea.

Barakaldo Antzokiko presidente Rakel Olallak adierazo dauenez, publikoagaz hartu-emonetan segiduteko modua da Facebook bidezko programazinoa: Antzokian barriro topo egin arte, ikusleak dibertidutea, pixka bat ikastea, asko gozetea eta itxaronaldia laburragoa egitea da lortu nahi doguna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu